Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Amurriok 2015eko Txakolin Eguna ospatu du

2015.eko ekainak 01

Azkenengo uztako txakolina dastatuz gain, Amurrioko Txakolin Egunean Gasteizko Plagaro jatetxea izandakoaren, Sukalki jatetxea egun, jabe zen Encarni Alvarezi egin zioten omenaldia. Tokiko produktuekiko bere konpromisoak eta baita Arabako txakolina sortu baino lehenagokoak ere, eragin dute omenaldia. “Familia honek Arabako txakolinaren aldeko apustu serio eta konprometitua egin du beti, eta Aiaraldean egindako txakolina euren kartetan eta barran sartzen lagundu dute”, azpimarratu dute Arabako Txakolina sor-markatik.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria, Eduardo Aguinaco, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Peli Manterola, Amurrion izan ziren non Aiaraldeko II. Garrafa Lehiaketa ere ospatu zen eta Arabako Txakolinarekin Eusko Labeleko hanburgesak, Euskal Baserriko Oilaskoa eta Euskal Baserriko Txerriako pintxoak dastatu ahal izan ziren, Kantauriko antxoak, Albizabal gildak eta Amurrioko harategietako produktuekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)