Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Aurtengo jazz-jaialdien grabazioak Euskadiko turismoa sustatzeko baliatuko dituzte, kultura arloko preskriptoreak protagonista dituztela

2015.eko ekainak 04

Jazzeuskadi app-a sortu da, musikari eta turismoari buruzko informazio guztiarekin 

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, Itziar Epalzak, Jazz Jaialdien Kanpaina aurkeztu du Getxoko jazzaldiaren zuzendari Iñaki Saituarekin, Gasteizkoaren zuzendari Iñaki Añuarekin eta Donostiakoaren zuzendari Miguel Martínekin. Aurtengo udan, kanpaina agertoki gisa baliatuko da Euskadiko Turismoa sustatzeko bideoak grabatzeko. 

Euskadiko jazzaldiak ezagunak dira nazioartean, eta erreferente izaten dira Euskadiko uda-sasoian. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak gaur goizean aurkeztu ditu jaialdi horien inguruko sustapen ekintzak, Getxoko jazzaldiaren zuzendari Iñaki Saituarekin, Gasteizkoaren zuzendari Iñaki Añuarekin eta Donostiakoaren zuzendari Miguel Martínekin.

Aurtengo udako jazz-jaialdien kanpainak Euskadi sustatzeko bideoak egiteko baliatuko dituzte; bideootan, Euskadi Basque Contry helmugaren preskriptore moduan jokatu dezaketen pertsona ospetsuak agertuko dira, jaialdion gertuko pertsonak, eta Euskadi bisitatzean izandako bizipenak kontatuko dituzte elkarrizketen bidez. Ikus-entzunezko material hori gizarte-sareen bitartez mugituko da.

Beste batzuen artean honako hauek filmatuko dira: Joe Lovano, Stanley Clarke eta Mdelaine Peiroux, Jamie Cullum, Benny Golson, Chick Corea, José James eta Jason Marsalis.

Jazz-jaialdiak dira aldi berean Euskadiko hiru hiriburuetan gertatzen den ekitaldi bakarra; hortaz, aukera bikaina dira Euskadiko eskaintza turistikoa aurkezteko. Izan ere, helmuga honetara etortzen diren bisitarien % 25 city break moduan etortzen dira; hau da, bertako hiri nagusiak ezagutzera. Gainerako turisten % 15 kultura- nahiz jai-ekitaldiek erakarrita etortzen da Euskadira; beraz, turismoa sustatzeko baldintza ezin hobeak biltzen dira jazz-jaialdietan. 

Eusko Jaurlaritzak sortu zirenetik babesten ditu jaialdiok, eta udaro laguntzen ditu Euskadi helmuga turistikoa jendarteratzeko ekintzekin:

  • Aurten Jazzeuskadi app-aren sorrera nabarmendu behar dugu. Bertan jazzaldiei buruzko programazioa azaltzen da; Euskadin joko duen musikari bakoitzari buruzko Informazioa dataren arabera eta turismo-informazio osagarria. Google Play-n  deskargatu daiteke.
  •  www.jazzeuskadi.com.webgunea atxikiko da. Horretara sartuta, hiru jazz-jaialdien webguneetarako zein www.euskaditurismo.eus Turismo Sailaren webgunerako estekak erabil daitezke Euskadi Basque Country markaren bitartez.
  • Euskadi Basque Country marka turistikoa hiru jazz-jaialdien promozio-euskarri guztietan gehituko da: kartel, plotter, photocall, sarrera eta esku-orrietan.
  • Hiru jazz-jaialdietako eszenatokietan agertuko da Euskadi Basque Country marka. 
  • Kontzertuen aurretik eta atsedenaldietan Euskadiko turismoa sustatzeko bideo bat proiektatuko da.
  • Euskadiri buruzko informazio turistikoa eskaintzen duten esku-orriak eta hainbat promozio-material dakarten 400 sorta banatuko zaizkie musikari, preskriptore eta jazz-jaialdietan akreditatutako kazetari eta bestelako lagunei, beren bizipenaren eledun bilaka daitezen.
  • Sei bandera (fly banner 2,90 m) eta lau roll up (85x200 cm) kokatuko dira, Euskadi Basque Country ikurrarekin.

Kanpainaren bitartez Euskadi Basque Country marka zein Euskadiren eskaintza turistikoa sendotu nahi da, ezagut eta bereiz gaitzatela, bereziki gurera etortzen zaizkigun bisitarien batez besteko profila duten bidaiari posibleek: prestatuak, kultuak, hiri- eta paisaia-bilatzaileak, neurri handi batean jazzaren jarraitzaileenarekin bat datozenak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @isakbi
    2015.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    Los festivales de jazz serán este año escenario de la grabación de vídeos para la promoción turística de Euskadi... http://t.co/5R7QqZrIGz

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Festivales de Jazz Euskadi