
Euskal Herriko agintaritzaren aldizkariak Osakidetzako 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoaren Oinarri Orokorrak eta Espezifikoak argitaratu ditu gaur
Probak udazken honetan egin ahal izango dira
Eskabideak bihartik uztailaren 3ko 14:00 arte bidali daitezke, Osakidetzaren webgunera
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu ditu 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoko deialdiaren oinarri orokorrak eta espezifikoak. Lan-eskaintza Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen. Guztira, 1.014 lanpostu eskaintzen ditu: hau da, legeriak baimendutako gehienekoa.
Beraz, bihartik aurrera (ekainak 4), Osakidetzaren lan-eskaintza publikoan parte hartzeko interesa duten guztiek hilabeteko epea dute eskabidea aurkezteko; horretarako, Osakidetzaren webgunean eskabidea online helarazi behar dute.
Lan-eskaintzak zortzi LANBIDE-KATEGORIA hartzen ditu barruan; hain zuzen, lan talde kopurutsuenei dagozkienak: familiako medikuak, pediatrak, erizainak, fisioterapeutak, emaginak, laborategiko teknikariak, erizaintzako laguntzaileak, administrari laguntzaileak eta zeladoreak. Beste kategoriak 2016ko lan-eskaintza publikoan sartuko dira, non beste mila bat lanpostu aurreikusi baitira.
LANPOSTUEN KOPURUA kategoria bakoitzeko ondorengo hauek dira:
KATEGORIAK |
TXANDA IREKIA |
BARNE-SUSTAPENA |
GUZTIRA |
Familiako medikua LMAT |
88 |
24 |
112 |
Pediatriako medikua LMAT |
55 |
|
55 |
Erizaina |
144 |
144 |
288 |
Fisioterapeuta |
11 |
6 |
17 |
Emagina |
8 |
12 |
20 |
Laborategiko teknik. espez. |
35 |
37 |
72 |
Erizaintzako laguntzailea |
70 |
122 |
192 |
Administrari laguntzailea |
70 |
122 |
192 |
Zeladorea |
26 |
40 |
66 |
GUZTIRA |
507 |
507 |
1014 |
Ezarritako MERITUEN BAREMOA, berriz, taula honetan jasotzen dena:
MERITUEN BAREMOA |
||||||
LANPOSTU FUNTZIONALA |
PROBA TEORIKOA |
LANBIDE-ESPERIENTZIA |
PRESTAKUNTZAIRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA |
MERITUEN BAREMOA, GUZTIRA |
EUSKARA |
|
1. HE |
2. HE |
|||||
FAMILIAKO MEDIKUA |
100 |
45 |
35 |
180 |
9 |
18 |
PEDIATRIAKO MEDIKUA LMAT |
100 |
45 |
35 |
180 |
9 |
18 |
ERIZAINA |
100 |
45 |
35 |
180 |
9 |
18 |
FISIOTERAPEUTA |
100 |
45 |
35 |
180 |
9 |
18 |
EMAGINA |
100 |
45 |
35 |
180 |
9 |
18 |
LABORATEGIKO TEKNIK. ESPEZ. |
100 |
55 |
25 |
180 |
9 |
18 |
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA |
100 |
55 |
25 |
180 |
9 |
18 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA |
100 |
55 |
25 |
180 |
9 |
18 |
ZELADOREA |
100 |
80 |
|
|
9 |
18 |
EUSKARAREN BALORAZIOARI dagokionean:
- I. HE: 180tik 9 puntu, guztirako puntuaziotik % 5
- II. HE: 180tik 18 puntu, guztirako puntuaziotik % 10
BERRITASUN NAGUSIAK
Osakidetzako Zuzendaritzak Oinarri Orokorren proposamena aurkeztu du, 2014-2015eko lan-eskaintzaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutu-langile finko bihurtzeko hautaketa-prozesuak eraentzeko. Hauek dira oinarriotako berritasun nagusiak:
- Hautaketa-prozesuaren gardentasuna bermatzera zuzenduriko neurriak egituratu dira. Ildo horretatik, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak beharrezko bitarteko teknikoak erraztuko ditu, bai eta epaimahai kalifikatzaileen dokumentu, akordio eta akta-laburpenak emango ere, interesdunek aukera izan dezaten alegatu dituzten merituen balioztatzearen xehetasunak ezagutzeko.
- Berme-neurri bat sartu da izangaiek behin-behinekoz esleitu zaien puntu-kopurua berrikusteko eskatu ahal izan dezaten, helmuga aukera duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratu aurretik.
- Langileen ordezkari batek epaimahai kalifikatzaileko kide gisa parte hartuko du, bere aldetik.
Gaur, EHAAn oinarriak argitaratzearekin batera, lan-eskaintza deitzeko derrigor eman beharreko beste urrats bat eman du Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak. Lan-eskaintza Zuzendaritzak sindikatuei eginiko eskaintza globalaren zati bat da: eskaintza horrekin batera, 2016rako lan-eskaintza publiko bat sartzen da ere. Guztira, 2.000tik gora lanpostu eskainiko dira; hau da, lanpostu hutsen kopuru osoa. Izan ere, Osakidetzako Zuzendaritzak erabaki du ez duela galduko interesa duten pertsonei milatik gora lanpostu eskaintzeko aukera; hortaz, aurrera jarraitu du, lan-eskaintza publikoa ateratzeko bete beharreko legezko eskakizunak betez.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, José María Armentiak, nabarmendu du Osakidetzak aurten eta datorren urtean guztira proposatuko dituen hiru lan-eskaintza publikoak «eskaintza garrantzitsua direla oso, Osakidetzako pertsonala gaztetzeko, eta ikasketak amaitu eta lanean hasi nahi duten euskal gazteen artean osasun-lanpostuen alde egiteko».
Informazio gehiago hemen: www.osakidetza.euskadi.eushelbidean edo 945006150 telefono zenbakian
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 3a
-
2015-06-03
Comentario de Twitter:
RT @HUAospitalea: El Boletín Oficial del País Vasco Publica hoy las Bases Generales y Específicas de la Oferta Pública de Empleo 2... http:… -
2015-06-03
Comentario de Twitter:
RT @HUAospitalea: Euskal Herriko agintaritzaren aldizkariak Osakidetzako 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoaren Oinarri Orokorrak eta... http:… -
2015-06-03
Comentario de Twitter:
El Boletín Oficial del País Vasco Publica hoy las Bases Generales y Específicas de la Oferta Pública de Empleo 2... http://t.co/eIcnSysoZ8 -
2015-06-03
Comentario de Twitter:
Euskal Herriko agintaritzaren aldizkariak Osakidetzako 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoaren Oinarri Orokorrak eta... http://t.co/Ke85Mh0cCR