Berriak Osasuna
Eu

Euskal Herriko agintaritzaren aldizkariak Osakidetzako 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoaren Oinarri Orokorrak eta Espezifikoak argitaratu ditu gaur

2015.eko ekainak 03

Probak udazken honetan egin ahal izango dira

Eskabideak bihartik uztailaren 3ko 14:00 arte bidali daitezke, Osakidetzaren webgunera

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu ditu 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoko deialdiaren oinarri orokorrak eta espezifikoak. Lan-eskaintza Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen. Guztira, 1.014 lanpostu eskaintzen ditu: hau da, legeriak baimendutako gehienekoa.

Beraz, bihartik aurrera (ekainak 4), Osakidetzaren lan-eskaintza publikoan parte hartzeko interesa duten guztiek hilabeteko epea dute eskabidea aurkezteko; horretarako, Osakidetzaren webgunean eskabidea online helarazi behar dute.

Lan-eskaintzak zortzi LANBIDE-KATEGORIA hartzen ditu barruan; hain zuzen, lan talde kopurutsuenei dagozkienak: familiako medikuak, pediatrak, erizainak, fisioterapeutak, emaginak, laborategiko teknikariak, erizaintzako laguntzaileak, administrari laguntzaileak eta zeladoreak. Beste kategoriak 2016ko lan-eskaintza publikoan sartuko dira, non beste mila bat lanpostu aurreikusi baitira.

 

LANPOSTUEN KOPURUA kategoria bakoitzeko ondorengo hauek dira:

KATEGORIAK

TXANDA IREKIA

BARNE-SUSTAPENA

GUZTIRA

Familiako medikua LMAT

88

24

112

Pediatriako medikua LMAT

55

 

55

Erizaina

144

144

288

Fisioterapeuta

11

6

17

Emagina

8

12

20

Laborategiko teknik. espez.

35

37

72

Erizaintzako laguntzailea

70

122

192

Administrari laguntzailea

70

122

192

Zeladorea

26

40

66

GUZTIRA

507

507

1014

 

Ezarritako MERITUEN BAREMOA, berriz, taula honetan jasotzen dena:

                   MERITUEN BAREMOA

LANPOSTU FUNTZIONALA

PROBA TEORIKOA

LANBIDE-ESPERIENTZIA

PRESTAKUNTZAIRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA

MERITUEN BAREMOA, GUZTIRA

EUSKARA

1. HE

2. HE

FAMILIAKO MEDIKUA

100

45

35

180

9

18

PEDIATRIAKO MEDIKUA LMAT

100

45

35

180

9

18

ERIZAINA

100

45

35

180

9

18

FISIOTERAPEUTA

100

45

35

180

9

18

EMAGINA

100

45

35

180

9

18

LABORATEGIKO TEKNIK. ESPEZ.

100

55

25

180

9

18

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

100

55

25

180

9

18

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

100

55

25

180

9

18

ZELADOREA

100

80

 

 

9

18

EUSKARAREN BALORAZIOARI dagokionean:

  • I. HE: 180tik 9 puntu, guztirako puntuaziotik % 5
  • II. HE: 180tik 18 puntu, guztirako puntuaziotik % 10

 

                                BERRITASUN NAGUSIAK

Osakidetzako Zuzendaritzak Oinarri Orokorren proposamena aurkeztu du, 2014-2015eko lan-eskaintzaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutu-langile finko bihurtzeko hautaketa-prozesuak eraentzeko. Hauek dira oinarriotako berritasun nagusiak:

  • Hautaketa-prozesuaren gardentasuna bermatzera zuzenduriko neurriak egituratu dira. Ildo horretatik, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak beharrezko bitarteko teknikoak erraztuko ditu, bai eta epaimahai kalifikatzaileen dokumentu, akordio eta akta-laburpenak emango ere, interesdunek aukera izan dezaten alegatu dituzten merituen balioztatzearen xehetasunak ezagutzeko.
  • Berme-neurri bat sartu da izangaiek behin-behinekoz esleitu zaien puntu-kopurua berrikusteko eskatu ahal izan dezaten, helmuga aukera duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratu aurretik.
  • Langileen ordezkari batek epaimahai kalifikatzaileko kide gisa parte hartuko du, bere aldetik.

Gaur, EHAAn oinarriak argitaratzearekin batera, lan-eskaintza deitzeko derrigor eman beharreko beste urrats bat eman du Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak. Lan-eskaintza Zuzendaritzak sindikatuei eginiko eskaintza globalaren zati bat da: eskaintza horrekin batera, 2016rako lan-eskaintza publiko bat sartzen da ere. Guztira, 2.000tik gora lanpostu eskainiko dira; hau da, lanpostu hutsen kopuru osoa.  Izan ere, Osakidetzako Zuzendaritzak erabaki du ez duela galduko interesa duten pertsonei milatik gora lanpostu eskaintzeko aukera; hortaz, aurrera jarraitu du, lan-eskaintza publikoa ateratzeko bete beharreko legezko eskakizunak betez.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak, José María Armentiak, nabarmendu du Osakidetzak aurten eta datorren urtean guztira proposatuko dituen hiru lan-eskaintza publikoak «eskaintza garrantzitsua direla oso, Osakidetzako pertsonala gaztetzeko, eta ikasketak amaitu eta lanean hasi nahi duten euskal gazteen artean osasun-lanpostuen alde egiteko».

Informazio gehiago hemen: www.osakidetza.euskadi.eushelbidean edo 945006150 telefono zenbakian

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 3a

 

 

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2015.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: El Boletín Oficial del País Vasco Publica hoy las Bases Generales y Específicas de la Oferta Pública de Empleo 2... http:…

  • @jdarpon
    2015.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Euskal Herriko agintaritzaren aldizkariak Osakidetzako 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoaren Oinarri Orokorrak eta... http:…

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    El Boletín Oficial del País Vasco Publica hoy las Bases Generales y Específicas de la Oferta Pública de Empleo 2... http://t.co/eIcnSysoZ8

  • @HUAospitalea
    2015.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    Euskal Herriko agintaritzaren aldizkariak Osakidetzako 2014-2015 Lan Eskaintza Publikoaren Oinarri Orokorrak eta... http://t.co/Ke85Mh0cCR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)