Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagaria eskuratzeko deialdia. (2015-06-02(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 02

LABURPENA

Gobernu kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria 2015ean eskuratzeko kanpo-ebaluazioaren zerbitzua eskatu nahi duten erakundeei dei egiten dien Agindua onartu du. Era berean, Agindu honek Bikain ziurtagirien ebaluazio-prozesua ere arautzen du. Zerbitzu hau eskatu ahal izango dute entitate publiko eta pribatuek, negozio unitateek eta entitate handietako lan zentroek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute.

Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ofiziala, publikoa eta doakoa da, eta hiru maila hartzen ditu bere baitan: oinarrizkoa, tarteko maila edo zilarrezkoa eta goi maila edo urrezko ziurtagiria, ebaluazioan jasotako puntuazioaren arabera. Kanpo ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Ebaluazio horretan Erreferentzia Marko Estandarrak (EME) zehazten dituen arloetan euskararen presentzia, erabilera eta, oro har, kudeaketa neurtzen da. Hauek dira ebaluatzen diren alorrak: erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa.

Iazko ekitaldian, 2014an, 39 erakundek jaso zuten ziurtagiria (12k urrezko Bikain ziurtagiria, 20k zilarrezkoa eta beste 7k oinarrizkoa), eta 2008an abian jarri zenetik berriz, 196 izan dira ziurtagiri hau jaso duten orotariko enpresa edo erakundeak: urrezko 60 ziurtagiri, zilarrezko 86 eta 50 oinarrizkoak.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mintzanet
    2015.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    "Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagaria eskuratzeko deialdia" @Irekia http://t.co/ibDw9SZcRo

  • @PatxiSaez
    2015.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    .

    Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagaria eskuratzeko deialdia.

    1)http://t.co/3ME5sGklqw

    .