Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak bat egin du Nazio Batuek «Gazte Enpleguaren hamarkada» izendatzeko eskatzen duen nazioarteko kanpainarekin. (2015-06-02(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 02

Erabakia, baimena emateko dena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin eta Novia Salcedo fundazioarekin lankidetzako esparru-akordio bat sinatzeko. Helburua: lankidetzan jardutea "Pegasus" proiektuko Gazte Enpleguaren Hamarkadaren Adierazpena izeneko nazioarteko kanpainan.

LABURPENA

Novia Salcedo Euskadiko Fundazioak sustatzen du kanpaina: NBk datozen urteetan Gazte Enpleguaren hamarkada izendatzea du helburu.

Gazte Enpleguaren hamarkada izendapenaren aldeko nazioarteko kanpaina babestuko du Eusko Jaurlaritzak. Pegasus Proiektu izenarekin ere ezagutzen da delako kanpaina, eta Novia Salcedo Fundazioak sustatzen du Nazio Batuen aurrean. Gobernu-kontseiluak gaur onartu du Jaurlaritzak kanpaina bultzatzen laguntzea ezartzen duen akordioa. Eusko Jaurlaritzak eta Novia Salcedo Fundazioak ere sinatuko dute.

Legegintzaldia hasi zenetik, gazte-enplegua lehentasun estrategiko gisa hartu du Eusko Jaurlaritzak, bai eta 2014ko urtarrilean onartutako Enplegu Plan Estrategikoaren oinarrizko ardatz gisa ere.

Novia Salcedo Fundazioak, bestalde, ibilbide luzea egin du gazteek beren lehen enplegua eskuratzearen alde lanean. Gaur egun, Pegasus Proiektu izeneko nazioarteko kanpaina bultzatzen eta koordinatzen du Euskadiko Fundazio horrek, erakunde, enpresa eta antolakunde publiko zein pribatuekin batera, NBk Gazte Enpleguaren Hamarkada izenda dezan datozen urteetan.

Kanpainaren helburua hau da: gogoetarako, eztabaidarako eta ekintzarako mugimendu bat sortzea nazioarte-mailan, gauzatu beharreko lehentasunak eta jarduera-ildoak zehaztuko dituena, eta irtenbide adostuak ekarriko, munduan ehunka milioi gaztek -gehienbat, emakumeak- bizitako langabezia edota kolokako lan-egoera konpontzeko.

Zehazki, Euskadiko administrazio publikoko hainbat sail eta erakundek -adibidez, Kanpo Ekintzako Idazkaritzak; Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak; Enplegu eta Gizarte Politiketakoak; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturakoak; Osasunekoak eta Emakundek- modu koordinatuan elkarrekin lan egiteko esparru bat zehazten du gobernu-kontseiluak gaur onartutako akordioak. Horiek guztioriek kanpainaren helburuak lortzera bideratutako ekimenak eta proiektuak bultzatzen egingo dute lan, kanpainaren hiru jarduera-ildoetan: komunikazioa eta sentikortzea; harreman instituzionalak eta jakintza sortzea.

Lankidetzak aukera emango du Euskadi munduan proiektatzeko eta posizionatzeko, eta atzerrian bere interesak sustatzeko -horrenbestez, Basque Country Nazioartekotze Estrategia babestuz-. Orobat, gazte-enplegua giza-garapen jasangarriaren lehentasunezko alderditzat har dadin lagunduko du, gazteen gaitasunak, kalitateko enplegua eta oztopoen ezereztea indartuko dituzten ekimenen bidez. Gainera, ekintza positiboko jarduerak proposatuko dira, agerian jartzeko gizon eta emakumeen berdintasunaren premia enplegua eskuratzeari dagokionez, eta akordioaren esparruan egiten diren jarduera guztietan genero-ikuspegia aintzat hartzea zainduko da.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @moniquemunozvi
    2015.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: El Gobierno Vasco se suma a la Campaña @decadaempleojuv by @noviasalcedo #BasqueCountry http://t.co/B0DBrKZBs4 http://t

  • @noviasalcedo
    2015.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: El Gobierno Vasco se suma a la Campaña @decadaempleojuv by @noviasalcedo #BasqueCountry http://t.co/B0DBrKZBs4 http://t

  • @decadaempleojuv
    2015.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: El Gobierno Vasco se suma a la Campaña @decadaempleojuv by @noviasalcedo #BasqueCountry http://t.co/B0DBrKZBs4 http://t

  • @jescoin
    2015.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: El Gobierno Vasco se suma a la Campaña @decadaempleojuv by @noviasalcedo #BasqueCountry http://t.co/B0DBrKZBs4 http://t

  • @andercaballero
    2015.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco se suma a la Campaña @decadaempleojuv by @noviasalcedo #BasqueCountry http://t.co/B0DBrKZBs4 http://t.co/Hl1j1zs87D