Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du Euskadi suspertze ekonomikoaren hasieran dagoela Innobasque-ren Batzar Orokorrean

2015.eko ekainak 03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, Euskadiko hazkundea %2,2ra iritsi da eta apirileko Industria Produkzioak %5,4 gora egin du. Bi datu hauek eta maiatzean ia 6.000 langabetu gutxiago izateak Euskadi "suspertze ekonomikoaren hasieran" dagoela berresten dutela aipatu du Urkulluk. 

Alberto García Erauzkinek zuzentzen duen Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zortzigarren Batzar Orokorrari hasiera eman dio lehendakariak. "Batera jarraitu behar dugu lanean ekonomiaren suspertzearen alde, enplegu aukerak  eta berrikuntza bultzatuz", ziurtatu du lehendakariak.

Behin krisi ekonomikoaren alderik zailena igarota, Herriko etorkizun ekonomikoaren bideragarritasunean so egin du. Honen aburuz, Euskadiren etorkizuna ez dator bat suspertzen ari diren herrialdeetako salneurrekin lehiatzearekin, teknologikoki maila altua duten protuktuekin baizik. Modu honetara solik lortu daitezke kalitate altuko enpleguak, gehitu du. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2015.eko ekainak 04

    estoy feliz por la noticia animo @iurkullu a por todas

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alberto García Erauzkin