Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak «Garapen iraunkorraren arloko interpretazio, ikerketa, gaikuntza eta hezkuntza plana Urdaibaiko Biosfera Erreserban, 2015-2025» (IGHP) sortuko du

2015.eko ekainak 02

 

Busturia, 2015/05 /02

Gobernu-kontseiluak «Garapen iraunkorraren arloko interpretazio, ikerketa, gaikuntza eta hezkuntza plana Urdaibaiko Biosfera Erreserban, 2015-2025» (IGHP) onartzeko txostenari oniritzia eman dio gaur goizean. Ana Oregi sailburuak azaldu du Unescoren helburuekin bat datorren planaren xedea garapen jasangarrirako hezkuntza hezkuntzako formatu guztietan eta nazioarteko eta nazioko politika guztietan txertatzea dela.

 

«Zientziaren, teknikaren eta hezkuntzaren arloetako Tokiko eragile, erakunde eta talde ugariren partaidetzaz idatzi dugun plan honek jasangarritasun-politikak txertatuko ditu hezkuntzan eta prestakuntzan, eta hezitzaileen eta trebatzaileen gaitasunak handituko ditu. Gainera, gazteei autonomia emango die, helburu honen inguruan sentsibilizatuz», adierazi Oregi sailburuak.

 

Urdaibairen inguruko ikerketak, azterlanak eta dibulgazioa egiteko plangintzak hainbat ekintzaz, segimenduz eta etengabeko ebaluazioz osatuta dago, gaur Eusko Jaurlaritzak berretsi duen planaren azalpenean zehazten den moduan.

 

Joan den azaroan, Nagoyan (Japonia) egin zuten Garapen jasangarriaren aldeko hezkuntzari buruzko Unescoren munduko biltzarrean, Eusko Jaurlaritzak ingurumen-hezkuntzaren arloan gauzatutako jardunbide bikainak errekonozitu zituzten. Gainera, ingurumeneko hezkuntzarekin eta dibulgazioarekin lotutako alderdi guztiak bultzatzea erabaki zuten, eta hala egiten du Eusko Jaurlaritzak gaur onartu duen planak.

 

IGHPren ekintza-planak koordinazioko, lankidetzako, informazioko, komunikazioko, dibulgazioko, interpretazioko, gaikuntzako, hezkuntzako eta ikerketako zenbait programa jasotzen ditu, eta horien segimendua eta balorazioa egiteko hainbat idazkaritza tekniko sortu dituzte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)