Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Costa Ricako Botere Judizialak elkarrekin lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

2010.eko uztailak 09

Bulego Judizial Berriaren abiatzea Sailak legegintzaldi honetan izango duen erronka handiena dela

Bulego Judizial Berriaren abiatzearekin epaitegiek sistema informatiko aurreratuak izango dituzte eta paperarekiko gero eta menpekotasun gutxiago izango dute.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak, eta Costa Ricako Korte Goreneko buruak, Luis Paulino Morak, alegia, Erdialdeko Amerikako errepublikako Botere Judiziala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu dute gaur. Sinadura Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean izan da eta haren bitartez informazioaren trukaketa bultzatu nahi da kudeaketa judizial alorrean Justizia Administrazioaren kudeaketaren kalitatea sendotu eta hobetzeko helburua duela.

Bi alderdiek bere hitza ematen dute kudeaketa judizialari buruz burutzen dituzten argitalpenak eta proiektuak posta elektronikoaren bitartez bidaltzeko elkarri ezagutarazteko helburuz eta, hala badagokio, nor bere justizia administrazioetako magistratu, funtzionario eta langileen artean hedatu daitezen.

Hitzarmen berriak bi urteko iraupena izango du eta gai judizialari dagokionez Costa Rica eta Euskadiren arteko harremana sendotuko ditu Costa Rican eratu den Justiziaren Kudeaketa eta Kalitate Ikerketaren Nazioarteko Sarearekin (RIGICA) Eusko Jaurlaritzak bat egin baino hiru hilabete geroago.

Horrela Euskadi sartu da aliantza estrategiko batean non helburua den lankidetzan jardutea eta esperientziak elkartrukatzea Justizia Administrazioaren kalitatea eten gabe hobetzeko metodoak prestatu eta ezartzeari dagokionez. Horren kideak ere dira Frantziako Justizia Ministerioa, Finlandiakoa, Argentina, Kolonbia, Costa Rica, Panama eta El Salvadorreko gorte gorenak, eta Antioquiako (Colombia) eta Buenos Aireseko (Argentina) unibertsitateak.

Sinadura Bulego Judizial eta Fiskal Berriari buruzko lehenengo jardunaldien itxiera ekitaldian egin dute. Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpe dagoen Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak antolatu ditu jardunaldiok.

Amaiera ekitaldian Mendiak adierazi du Bulego Judizial Berriaren abiatzea Sailak legegintzaldi honetan izango duen erronka handiena dela.

Halaber, gaineratu du Espainiako justiziaren behin betiko modernizazio prozesua dela hau. Bestalde, Mendiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ahalegin handiak egingo ditu prozesu hau abiatzeko, izan ere, oso garrantzitsua izango da justiziaren zerbitzu publikoa hobetzeko, herritarrek zerbitzu hobea izateko.

Bulego Judizial Berriaren abiatzearekin epaitegiek sistema informatiko aurreratuak izango dituztela eta paperarekiko gero eta menpekotasun gutxiago izango dutela esan du sailburuak.

Azkenik, bere esker ona erakutsi die epaitegietako langileei, izan ere, Euskadiko justizia administrazioa adibide ona da kanpoan beraiei esker.

Bulego Judizial Berriari buruzko Jardunaldiak

Bulego Judizial eta Fiskal Berriari buruzko lehenengo jardunaldiak Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpe dagoen Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak antolatu ditu. Jardunaldiak atzo eta gaur izan dira, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean, eta bertan gai horretako hainbat adituk parte hartu dute.

Aztertu beharreko gaien artean Bulego Judizial Berriaren analisia administrazioen ikuspegitik ageri da eta, gainera, idazkaritza judizialaren nahiz zereginen banaketa berriari egokituko zaizkion gainontzeko langileen papera.

Gaur egun Justiziako Sailburuordetza jo eta ke ari da Euskadiko barruti judizialetan Bulego Judizial Berria ezartzeko lanetan. Hartarako beharrezkoa izan da legetan aldaketa bat egitea baita hainbat jarduketa burutu ere langileen alorrari, informatikari, lan eta instalazioei eta baliabide materialei dagokienez.

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman die amaiera jardunaldiei, eta bertan Luis Paulino Mora Costa Ricako Gorte Goreneko buruak, José de la Mata Justizia Ministerioko Mordernizazioko zuzendari nagusiak, eta José Luis Buerenek hartu dute parte, azken honek, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren izenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia