Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Oikiako bazterbide berriari esker, Zumaia eta Donostia arteko maiztasunak honetu ahal izango dira

2010.eko uztailak 09

Lanek bi milioi eta erdi euroko aurrekontua dute eta 12 hilabeteko epean burutuko dituzte

Aia-Orioko trenbide saihesbidearen lanetan eta Lasarte-Errekalde eta Añorga arteko bidea bikoizteko lanetan ere ari dira, Bilbo-Donostia lineako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoz.

Oikiako bazterbide berriaren eraikuntzari esker, Zumaia-Donostia trenbide igarobideko trenen maiztasuna hobetu ahal izango da, Iñaki Arriolak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak ziurtatu duenez. Sailburuak aipaturiko lan horiek burutuko diren gunea bisitatu du gaur, Iñaki Agirrezabalagak, Zumaiako alkateak, lagunduta.

Proiektu horren barruan bazterbidea egingo da Oikiako geraleku zaharrean (Zumaia eta Zarautz artean), eta trenbide bikoitza (0,5 km.) ere eraikiko da jarduketa eremuan, aurreikusitako bikoizketa planen barruan. Bikoizketa lanak burutzean, une honetan erabiltzen ez den baina oraindik ere bertan dagoen geralekua kenduko da.

Euskal Trenbide Sareak Cycasa Canteras y Construcciones S.A. enpresaren esku utzi ditu duela denbora gutxi Okiako (Zumaia) bazterbidea eraikitzeko lanak. Lan horiek 12 hilabeteko epea izango dute, eta aurrekontua 2.475.506,00 eurokoa izango da.

Proiektuak, gaur egun bertan dagoen trenbidearekin paraleloa izango den bazterbidean oinarrituriko soluzioa zehazten du, nahikoa gaur egun sarean zirkulatzen duten merkantzia trenentzat. Lanak amaitzean egungo gehieneko malda 19 milarenekotik 15 milarenera (ehuneko 1,5era) murriztuko da.

Proiektuaren barruan, harkaitzean, bazterbidea eraikitzeko beharrezkoa izango den ezponda zulatzea aurreikusten da, eta baita ezpondari eusteko zenbait motatako lanak ere: hormigoi armatuzko hormak, eskoilerak eta barradun ainguraketak.

Obra dagoen tokira hurbiltzeko aukerak mugatuak dira, eta proiektuaren barruan, soluzio gisa, jarduketa eremuaren iparraldean dagoen bidea egokitzea planteatzen da.

Une honetan, Oikiako geraleku zaharraren inguruko sarbideak eraikitzen, zerbitzuak desbideratzen eta sastrakak garbitzen ari dira lanean.

Beste obra batzuk

Oikiako bazterbideaz gain, Eusko Jaurlaritza, ETS erakunde publikoaren bitartez, Aia-Orioko trenbide saihesbidearen lanak eta Lasarte-Errekalde eta Añorga arteko bidea bikoizteko lanak burutzen ari da. Halaber, Usurbil-Lasarte zatia bikoizteko eraikuntza proiektua idazten ari da, eta datozen hilabeteetan hasiko dira Zarautzen trenbidea lur azpian sartzeko informazio azterlanaren idazketarako lanak.

Jarduketa horien guztien helburua Bilbo-Donostia lineako zerbitzuaren kalitatea hobetzea da, maiztasunak hobetuz, bidaiak egiteko behar den denbora murriztuz eta linearen erabiltzaileen zein ibilgailuen eta oinezkoen segurtasuna hobetuz.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak bultzatu duen Donostialdeko Metroaren proiektuari esker, Zumaiatik, Zarautzetik edo Oriotik datozen bidaiariak zuzenean sartu ahal izango dira Donostia erdialdera, Unibertsitateko Campusean, Ondarretan, Erdialdean eta Errondon geltokiak aurreikusten dituen trazatu berriari esker. Gainera, RENFErekin trukagune bat ere aurreikusten da Loiolako Erriberetan; geltoki berriak egongo dira Loiolan, Intxaurrondon, Herreran, Altzan, Pasaian, Fanderian eta Oiartzunen;  aireportuan geralekua izango duen adar berria eraikiko da Irun eta Hondarribia artean; eta tailer eta kotxetegi berriak egingo dira Arasoko poligonoan.

Lan horien guztien inbertsio orokorra 712 milioi eurokoa izango da. Dagoeneko, horietatik 171 miloi bututzapen prozesuan daude Lasarte-Errekalde, Errekalde-Añorga, Loyola-Herrera eta Fanderia-Oiartzun trenbide zatiko bikoizketa lanak aurrera doazelako. Hala ere, Arasoko Kotxetegi berrien obra hasi dira eta baita Donostiako erdialdetik pasatuko den metroaren ibilbidea zehaztuko duen azterlana; Amara-Anoeta zatiko lurperatzea; Loiolako Erriberetako intermodala eta Hondarribiko adarra.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola