Berriak
Eu

Begira batzordeak komunikabideekin egindako elkarlana azaldu du Emakundek Palmako kongresu batean

2015.eko ekainak 01

Emakundek Institut Balear de la Donak antolatuta Palma de Mallorcan ospatu den I. Congreso Violencia de género. Retos de futuro. izeneko jardunaldietan parte hartu du. Kongresuaren helburuen artean, administrazioen artean elkarlana sustatzea izan da, zenbait prozesuen estandarizazioan aurrera egiteko, besteak beste.

Emakundek  “Begira: Igualdad en los medios de comunicación. El tratamiento informativo de la violencia contra las mujeres”, izenburuko ponentzia aurkeztu du, eta honetan azaldu du zein den bere lana komunikabideekin, kode deontologiko bat egiteko lanari buruzko zehaztazunak eman ditu eta orokorrean Begira batzordea zer den eta bere funtzioak zeintzuk diren azaldu du. 

Begirak aurkeztu dituen azken ikerketen artean honako hauek daude:

Sexismoa joko eta jostailuen 2013ko publizitate-kanpainan. Sexismoa antzemateko tresna (PDF, 1 MB) "

Meta-analisia: Genero-ikuspegidun publizitate eta komunikazioaren inguruan erabilgarri dauden azterlan eta materialak berrikustea eta laburtzea (PDF, 600 KB)

2014ko europar hauteskundeetako kanpainako publizitateari eta komunikazioari buruzko azterlana (PDF, 3.5 MB)

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @virginiaimaz
    2015.eko azaroak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [GENERO INDARKERIA] Begira batzordeak komunikabideekin egindako elkarlana azaldu du Emakundek Palmako kongresu batean➡http://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko