Berriak
Eu

Lehendakariak Flandriarekin harremanak estutzeko Asmoen Adierazpena sinatu du Bruselan

2015.eko ekainak 01
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Euskadik eta Flandriak berrikuntzaren, lanbide-heziketaren eta lan-merkatuaren, ingurumenaren, osasunaren eta kulturaren alorrean elkarrekin lan egitea adostu dute.
  • Flandriak tradizio handia du industriagintzan eta liderra da berrikuntzaren arloan; horregatik, lehentasunezko eskualdetzat hartzen da.   

 Iñigo Urkullu lehendakariak eta Flandriako ministro-presidenteak, Geert Bourgeoisek, Asmoen Adierazpen bat sinatu dute gaur goizean Bruselan, Euskadik eta Flandriak tradizionalki mantendu izan dituzten harremanak estutzeko.  Bisitan zehar, Iñigo Urkulluk bilerak egin ditu Flandriako erakundeetako arduradun nagusiekin eta ikerketan lider den zentro bati bisita ere egin dio. Lehendakariak Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, Europako Gaietarako zuzendaria, Mikel Antón, eta Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria, Marta Marin, izan ditu bidai-lagun. 

Lehendakariaren bidai-programa Lovainan hasi da, gaur, lehen orduan, Unibertsitate arteko Mikroelektronika Zentroa (IMEC) bisitatu baitu Flandriako Kanpo Arazoetako idazkari nagusi Koen Verlaeckt-ekin batera. Zentro hori mundu-mailako liderra da ikerketa nanoelektrikoaren alorrean. Bisita ostean, Urkulluk bilera bat izan du zentroko arduradunekin. 

Ondoren, lehendakaria eta Euskadiko beste ordezkariak Bruselara joan dira, Flandriako erakundeen egoitzara. Han, Flandriako Legebiltzarreko presidentearekin, Jan Peumansekin, elkartu dira. Beranduago ere, Flandriako Gobernuko presidente Geert Bourgeoisekin bildu da lehendakaria: harekin sinatu du Euskadiko eta Flandriako gobernuen artean onartutako Asmoen Adierazpena. Adierazpenaren helburua da berrikuntzaren, lanbide heziketaren eta lan-merkatuaren, ingurumenaren, osasunaren eta kulturaren gisako alorretan elkarlanean aritzeko modu berriak aztertzea, eta bakearen, bizikidetzaren eta giza-eskubideen esparruko bizipenak trukatzea.

Sinadura-ekitaldian eta ondorengo baterako agerpenean, lehendakariak zera baieztatu du: «Adierazpen honekin, Flandriak eta Euskadik garrantzia irabazi dute agertoki globalean ahots eta presentzia berezkoa duten eragile global gisa.Gainera, biek nazioartekotzea hartu dute ekonomia suspertzeko bultzatzaile gisa, inbertsio ekonomikoak erakartzeko ekimenen bitartez. 

Helburu ekonomiko hau, lehendakariaren ustez, garrantzitsua da BPGa %2,2 igo baita urteko lehen hiruhilekoan azken asteko datuek baieztatu dutenez. Gainera, Urkkulluk espero du enpleguaren datuek ere tendentzia honi jarraitzea maiatzean 5.000 langabetu gutxiagorekin. 

Flandria lehentasunezko herrialde gisa identifikatuta dago. Izan ere, Flandrian, 33.973 eurokoa da per capita errenta eta herrialdeak Belgikako federazioan duen garrantzia nabarmen hazi da azken aldian. Gainera, industriagintzako tradizio handiak eta berrikuntzaren abangoardiako kokaguneak markatzen du hango ekonomia –Flandriak bere BPGaren % 2,42 inbertitzen du I+Gn–. 

Horrez gainera, herrialdeak kanpo ekintza zabala hedatu du, nazioarteko harremanak garatzeko dituen eskumenetan oinarriturik; ondorioz, nazioarteko itunak ere sinatu ahal ditu. Europa-mailan, Flandriako gobernua eta Eusko Jaurlaritza iritzi berekoak dira Europako Batasuna eraiki beharreko oinarriei dagokienez: subsidiariotasunaren printzipioa eta kultura-aniztasunarekiko begirunea, hain zuzen. 

Flandria eta Euskadiren artean adostutako prentsa oharra

Asmoen Adierazpenaren testu osoa

Lehendakariaren hitzaldia

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2015.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari firma en Bruselas una Declaración de Intenciones para estrechar las relaciones con Flandes http://t.co/skhDfRwsUz

  • ana
    2015.eko ekainak 02

    me ha gustado animo @iurkullu estoy a su lado en todo momento

  • @anamarti4
    2015.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari firma en Bruselas una Declaración de Intenciones para estrechar las relaciones con Flandes http://t.co/9F6SUBdcYW

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Flandriarekin harremanak estutzeko Asmoen Adierazpena sinatu du
    http://t.co/2geGIkq53J #euskadi #basquecountry #vlaanderen

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari firma Declaración de Intenciones con Flandes http://t.co/mwvtRD2AZU #euskadi #basquecountry #vlaanderen

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Flandriarekin harremanak estutzeko Asmoen Adierazpena sinatu du Bruselan http://t.co/umgpu5nAAs

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)