Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Artur Mas presidentearekin bildu da Bartzelonan

2015.eko maiatzak 30

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Artur Mas presidentea ordubetez bilduta egon dira Generalitatearen jauregian, Athletic Club eta FC Bartzelona jokatzekoak diren partidaren aurretik.

Lan-bilera horretan, agintari biek joan den maiatzaren 24ko hauteskundeen emaitzak aztertu dituzte. Emaitzok, lehendakariaren eta presidentearen iritzian, aniztasun politiko gehiagoko panorama politikoari eman diote bide, eta desberdinen arteko akordioak beharko dira erakundeek egonkortasuna eskura dezaten. Historia eta egoera desberdinak diren arren Euskadin eta Katalunian, Urkullu eta Mas bat datoz bi nazionalitateen ekinbide politikoaren oinarria akordioaren kultura delako ideian.

Halaber, lehendakariak eta presidenteak Estatuko egoera politikoa izan dute hizpide, eta batek zein besteak beharrezkoa deritzote bi gobernuen arteko harremanak sendotzeari.

Bileraren ostean, bi agintariak Camp Noura abiatu dira, bertan jokatuko baita Kopako finala, FC Bartzelonaren eta Bilboko Athetic Cluben milaka zale bertaratuko direna.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2015.eko ekainak 01

    me guatan las fotos @iurkullu animo que pena lo del partido la copa del rey no hemos ganado que asco en fin otro año sera

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Artur Mas