Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

7.000 enplegu sortzeko programak bere helburuaren % 60 lortu du martxa jarri zenetik zazpi hilabete bete direnean

2010.eko uztailak 08

 

4.063 lanpostu sortu dira laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat

 

Langabeziari aurre egiteko eta 7.000 lanpostu sortzeko planak udalen, mankomunitateen, laneratzeko enpresen eta enpresa arrunten 400 eskaera jaso ditu jadanik. 400 eskaera horiek 4.063 enplegu sortzea eragingo dute praktikan eta 47 milioi euro pasatxoko guztizko kostua izango du oro har. Indarraldiaren zazpi lehenengo hilabeteak igaro diren honetan, 7.000 enplegu sortzeko helburuaren % 60ra iritsi da ia plana. Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak datu horiek eskaini zituen atzo Tolosako Udalak planari probetxu ateratzeko planteatu dituen proiektuen aurkezpenean. Tolosako alkate Jokin Bildarratzek proiektu horietako zenbaiten ezaugarri eta berezitasunak argitu zituen.

Tolosa autonomia-erkidegoko udalerri dinamikoenetako bat bihurtu da 7.000 enpleguen programaren bidez subentzionaturiko ekimenak aurkezteko, batez ere langabezia-prestaziorik ez dutenei edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenei zuzenduriko programaren bidez. Gipuzkoan 1.234 kontratazio eskatu dira lehenengo seihilekoan, eta 16 milioi euro inguruko despoltsapena da hori. 

Bere hitzaldian, sailburua konbentzituta agertu da Eusko Jaurlaritzak laguntzazko eredua lan-aktibazioko eredu baterantz bideratzearen alde (eta eredu horren barruan dago 7.000 enplegu sortzeko plana) egindako apustua jende askorentzat "garrantzi handiko kalitate-jauzi bat egitea izango dela, arlo pertsonalean zein sozialean. Subentzionatzen diren lanbideen balio erantsia oso handia da".

Azaroan elkarrizketa sozialeko mahaian adostu eta "+Euskadi 09" planean bilduriko 7.000 enpleguen plana Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren gidaritzapean, lanpostuak eta benetako soldatak sortzeko langabezian eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonentzat. Erakunde publiko eta pribatuek, udalek, enpresek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkezten dituzte proiektuak. Enplegu Sailak hilean 1.500 euroko laguntza ematen dio lanaldi osoko kontratu bakoitzari soldata-kostua eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzeko. Planaren aurrekontua 63 milioi eurora iristen da.

Bestalde, Tolosako alkateak udalerriko erakunde sustatzaileen artean plana izaten ari den onarpen-maila handia nabarmendu du, eta horren ondorioz, 25 proiektu aurkeztu dira guztira 57 enplegu berrirekin, eta horien artean webguneak garatzeko teknologia berrietako teknikariekin edo sistemen analisiekin hasi eta ingurumen-teknikariak eta guzti baditugu, topografoak ere tarteko.

Sailburuak nabarmendu du gauzak behar bezala egitearen eredu dela Tolosa, eta udalak ez dituela bazterrean utzi bere langabeak eta ez diela bere egoeraren erantzukizuna beste erakunde batzuei egotzi. "Tolosako Udalak enplegurik ez duten auzokoez arduratzeko erabakia hartu du. Udal-arloko proiektu estrategiko handiak beharrezkoak dira, baina beharrezkoagoa da enplegurik ez duten pertsonei erantzutea".

7.000 PLANAREN BILAKAERA EUSKADIN

 Martxan jarri zenetik zazpi hilabete bete diren honetan, honako hau da planaren bilakaera:

 

  Eskaerak   
Kontratuak    
Kopurua   
ARABA 54 466 5.500.000
BIZKAIA 245 2.363 24.500.000
GIPUZKOA 101 1.234 17.000.000
EUSKADI GUZTIRA 400 4.063* 47.000.000

 *Datua adierazgarria da, pasa den legealdian Sailak 5.000 kontratu inguru egin zituelako enplegua sustatzeko

400 eskaerak 366 udalerri eta erakunderi dagozkie: 138 udalerri, mankomunitate eta koadrila; 119 irabazi-asmorik gabeko erakunde; 17 laneratze-enpresa eta 126 enpresa arrunt.

2 iruzkin
  • Empleo
    2010.eko irailak 01

    Estimado Jesus Angel,

    Lo primero agradecer tu interés y las consideraciones que realizas. Nuestro objetivo como Gobierno es avanzar y dar respuesta a la problemática social y de desempleo, provocada por la crisis que estamos atravesando; y por ello no escatimamos en recursos para lograr este objetivo de crecimiento en el empleo y hemos destinado 63.000.000 de euros, para este plan de ayudas extraordinarias a la contratación.

    Este plan además va destinado a aquellas personas que más lo necesitan, ciudadanos y ciudadanas que no cobran prestación por desempleo o que son perceptoras de la Renta de Garantía de Ingresos, para lograr su activación laboral y la vuelta al circuito laboral. El resultado está siendo satisfactorio porque contamos con 4.500 contratos solicitados por parte de ayuntamientos, empresas y entidades sin ánimo de lucro.

    La Orden que regula el plan de los 7000 empleos, contempla como novedad respecto a otras normativas hasta ahora desarrolladas, que además de entidades como ayuntamientos o fundaciones, asociaciones, etc., puedan ser las empresas ordinarias solicitantes de subvención para la contratación de personas desempleadas, considerando que son las empresas generadoras de empleo, las que pueden dar continuidad a los contratos subvencionados, consiguiendo el doble objetivo de sacar de la situación de precariedad a las personas que cobran subsidios o ayudas asistenciales, para ofrecerles un empleo de calidad y la posibilidad de permanecer y tener continuidad en el mercado laboral.


    Esta apuesta por incluir a las empresas está dando sus frutos, puesto que a esta fecha un 30% de las entidades solicitantes son empresas ordinarias, que en algunos casos están contratando por periodos superiores al máximo de seis meses subvencionado (en algún caso con contrato indefinido) y en otros casos podrán dar continuidad a las personas a la finalización de los contratos, si la situación económica del negocio lo permite y la valoración personal y profesional de las personas contratadas es óptima.

    Las entidades locales y entidades sin ánimo de lucro están respondiendo, a su vez, mayoritariamente con el programa, asumiendo un gran volumen de contrataciones posibilitando que en un plazo corto de tiempo, se realicen un número importante de contrataciones que no sería posible con otro tipo de entidades.

    En este momento es necesario, contratar con empleos de calidad a las personas con más dificultades y generar empleo, este plan ha tenido en cuenta estos dos aspectos, valorados de manera conjunta en mesa de Dialogo Social.

    Gracias y un saludo.

  • 2010.eko uztailak 09

    Resulta desconcertante que se quiera comparar con la legislatura anterior, para ello tendriamos que saber si se sufragaba la misma cantidad de contrato (1500 euros), cosa que no era asi. Por otra parte habria que ver si estos contratos van a tener continuidad en el tiempo ya que dado el perfil de los solicitantes, aytos, tercer sector no parece que vaya a ir mas alla del plazo de las ayudas.Espero equivocarme pero dudo que sea asi (por ejemplo se que en el ayto de Bilbao no van a tener continuidad).¿ me pregunto cuando haremos una verdadera poltica de creación de empleo? La excusa de que al menos esas personas trabajan me puede valer como ciudadano pero como representante de los mismos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta