Berriak
Eu

Aintzane Ezenarrok zuzenduko du Bilbon egongo den Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutu berria

2015.eko maiatzak 29

Institutuak ekainean hasiko ditu jarduerak eta inaugurazio ofiziala azaroaren 10ean izango da, Memoriaren Egunean.

Lehendakariak Aintzane Ezenarro Institutuko zuzendari izendatuko du ekainean.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak izendapena, kokapena eta Institutua martxan jartzeko izapideen egoera jakinarazi dizkie legebiltzarreko taldeei.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak ekainean hasiko ditu jarduerak, 2014ko azaroaren 27an hori sortzeko onartutako 4/2014 Legea betez. Aipatutako Legearen Lehen Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera, institutuak jarduerak gehienez sei hilabeteko epean hasi behar ditu, legea indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita. Horrenbestez, jarduerei ekiteko agindua ekainean emango da.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua modu ofizialean inauguratzeko ekitaldia 2015eko azaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, egingo du Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak.

ZUZENDARITZA:

Aintzane Ezenarro, Eusko Jaurlaritzako Biktimei Arreta Emateko Aholkularia orain arte, Institutuaren zuzendari izendatuko du lehendakariak. Memoriaren, biktimen eta giza eskubideen politika publikoetan konpromiso-ibilbide sendoa izan du. Horrez gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona du, baita esperientzia handia bizikidetza-politikak irakasten eta jendarteratzen ere.

Aintzane Ezenarro, Eusko Jaurlaritzako Biktimei Arreta Emateko Aholkularia orain arte, Institutuaren zuzendari izendatuko du lehendakariak. Memoriaren, biktimen eta giza eskubideen politika publikoetan konpromiso-ibilbide sendoa izan du. Horrez gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona du, baita esperientzia handia bizikidetza-politikak irakasten eta jendarteratzen ere.

Zuzendaritza Kontseilua uztailetik aurrera eratuko da erabat, foru-aldundien eta Eudelen ordezkariak izendatutakoan.

Halaber, Institutuaren barneko antolamenduari dagokionez, zuzendaritza-arlo bat egongo da, hiru zerbitzu hauen inguruan egituratuta: kudeaketa, ikerketa eta dibulgazioa. Lantalde teknikoan 7 eta 12 lagun artean egongo dira.

KOKAPENA:

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitzari dagokionez, hainbat toki aztertu ondoren, kokapenik onena Bilbo dela erabaki da, hain zuzen Euskadiko Artxibo Historikoaren eraikin berean (María Díaz de Haro kalea 3). Aukera hori lantzen ari da Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia.

Aukera ezberdinak aztertzeko orduan kontuan hartutako bi irizpideekin bat dator aipatutako aukera: kostu ekonomiko txikiena (Eusko Jaurlaritzaren instalazioen espazio zabala, lehendik gaituta dagoena, optimizatzea ahalbidetzen du) eta adostasun handiena (hiriburu bat hautatu da, bestelako sinbolismoak edo irakurketa politikoak saihestuta). Kasu horretan, orobat, Euskadiko Artxibo Historikoaren esparru berean egongo denez, bi erakunde horien artean sinergiak sortu ahal izango dira, ageriko antzekotasunak dituzten jarduerak, zuzkidurak eta instalazioak partekatuko baitituzte.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak izendapena, kokapena eta Institutua martxan jartzeko izapideen egoera jakinarazi dizkie legebiltzarreko taldeei.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Uneotan eta esparru horretan bost dekreturen izapideak egiten ari dira aldi berean: Lanpostuen Zerrendaren dekretua, 2015erako Aurrekontuen Dekretua, Zuzendaria izendatzeko Dekretua, Presidentea izendatzeko Dekretua eta Jarduerak hasteko Dekretua. Horiek guztiak ekainean onartzea aurreikusita dago.

Horrekin batera, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren estatutuen proiektua ere aldi berean izapidetzen ari dira; Zuzendaritza Kontseilua eratu eta horri haren edukiaren berri emandakoan onartuko da aipatutako proiektua.

Institutua sortzeko 4/2014 Legearen 3. artikuluak xedatzen duen moduan, horren helburuak hauexek izango dira: 

  1. Parte hartzea diseinatzen, sustatzen, garatzen eta gauzatzen euskal gizartearen askatasunaren aldeko borrokaren, giza eskubideen bermearen eta bizikidetza demokratikoaren oroimenean funtsezkoak diren balio etikoei eta printzipio demokratikoei buruzko politika publikoa. 
  2. Gure herriak askatasuna eta demokraziaren garapena defendatzen hainbat hamarkadatan mantendu duen prozesua gogoan, eragile aktiboa izatea etengabeko oroitzapena egin dadin herritarrek prozesu hura ezagutzea, ulertzea eta kontzientzia hartzea bermatzen duten balio politiko eta sozialez. 
  3. Lan egitea gordetzeko, garatzeko eta zabaltzeko memoriak eragin duen ondare kolektiboa, bizikidetza demokratikoaren oinarri diren balioen eta printzipioen defentsarena, biktimen lekukotasunean alderdi ordezkaezin bat duena. 
  4. Bultzatzea giza eskubideak eta bakearen balioak zabaldu, sustatu eta defendatzeko lana.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 13

    Egun on: He tenido ocasión de seguir lo relacionado con este Instituto desde su puesta en marcha, incluso, estuve siguiendo el programa de ETB, "minuto a minuto" del pasado miércoles, con la participación de la propia Directora, Aintzane Ezenarro. El motivo de este comentario es el de ver si mi caso podría estar contemplado entre los que se están incluyendo en la Memoria: la noche del 19 al 20 de marzo de 1975, fui tiroteado por la Guardia Civil en un control sin señalización de ningún tipo, con una bala que me quedó alojada en la pierna izquierda, por lo que fui operado de urgencia en Cruces. Increíblemente, al tratarse de un Cuerpo militarizado y dada la época, fui víctima de un Consejo de Guerra, con una petición, por el Fiscal Militar, de seis años de prisión, aunque finalmente, y gracias a Abogado y Procurador particular, conseguimos la absolución. No obtuve indemnización de ninguna clase e, incluso, debido a que posteriormente tuve que hacer la mili (estaba con prórrogas de estudios) no tuve opciones de destinos para los que tenía posibilidades. Si les parece oportuno, podríamos hablar sobre esto de una forma más amplia. Eskerrik asko