Berriak Osasuna
Eu

12 eta 13 urte arteko ia 10.400 gaztek ez erretzeko konpromisoa hartu dute, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Kerik gabeko Gelak ekimenaren bidez

2015.eko maiatzak 29

Kerik gabeko Ikasgelak programako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako2014ko Ikasgela irabazleen Sari banaketa

Gaur banatuko dira Kerik gabeko ikasgelak lehiaketako ikasgela irabazleen sariak hiru lurraldeetan. Horien bidez, Osasun Sailak eta Osakidetzak DBHko lehenengo eta bigarren mailako ia 10.400 gazteen parte-hartzea eta ez erretzeko konpromisoa saritu nahi dute.

Araban, 2.045; Bizkaia, 4.316; eta Gipuzkoan, 4.024, Euskal Autonomia Erkidegoko 116 ikastetxetatik.

Kerik gabeko gelak Europar Batasunak sustatutako ekimena da, tabakismoa prebenitzeko helburua duena. Euskadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak garatzen dute, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean. Hainbat esku-hartze komunitario hartzen ditu barnean, beste erakunde eta eragile sozial batzuen bidez gauzatzen direnak.

Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko gazteei (DBHko 1. eta 2. maila) zuzenduta dago, Osasun Sailaren datuen arabera, 12 eta 13 urterekin hasten baitira tabakoa kontsumitzen.  Hain zuzen, ikasleen tabako-kontsumoa ekiditea edo geroratzea da helburua, eta, aldi berean, hezkuntza komunitateko kide guztiengana iristea (irakasleak, senideak), tabako-mendekotasuna gainditzeko laguntza eskainiz.

Ikasturte osoan, ikasleek tabakoari buruzko zenbait jarduera gauzatu dituzte, tabakoaren kontsumoa saihesteko, presioari aurre egiten lagunduko dieten tresnak ikasteko eta erretzea ezohikoa eta kaltegarria dela ulertzeko. Horretarako, material didaktikoa, prestakuntza eta programaren arduradunen babesa dituzten tutoreen laguntza izan dute.

Prebentzio-programei buruzko azterlanen arabera, ikastetxeetan tabakismoa prebenitzeko ekimenei esker, gerora erretzaile bilakatzen diren gazteen kopurua murriztu egiten da. Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 19 urte bitarteko ikasleetan erretzen ez dutela diotenen ehunekoa % 51,4tik % 67,9ra igo da azken urteotan; 17 urterekin hasten dira batez beste tabakoa erretzen. (azken Euskadi eta Drogak txostenaren arabera).

Irabazleak

Parte hartzen duten gelek marrazki eta slogan bana egiten dute tabakismoari aurrea hartzearen inguruan, eta irabazle bat aukeratzen da, lurralde bakoitzeko, horien guztien artean. Irabazi duen diseinua kamiseta batean serigrafiatu da eta ikasle guztien artean banatu.

Aurten, 2015, hauek izan dira irabazleak:

Araban: Murgiako IES-BHIKO 2. DBHko gela

Bizkaian: Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeko 2. DBHko gela

Gipuzkoan: Donostiako Antigua-Luberri ikastetxeko DBHko 1.A gela

Araban, Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrak banatu du saria, Gasteizko Artium museoan. Ekitaldian hiru ikasgela finalistetako ikasle guztiek hartu dute parte –aurten, Oion, Murgia eta Laudiokoak–, bai eta iazko irabazlea, Gasteizko ikasgela bat.

Bizkaian, ordea, Osasun Saileko Farmaziako zuzendariak, Iñaki Betolazak, eman die irabazleei saria, Bilbon, Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan. Mungiako, Gernikako eta Bermeoko ikasle finalistek hartu dute parte ekitaldian.

Gipuzkoan, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Miren Dorronsorok banatu du saria, Donostian, Antigua-Luberri ikastetxean.

Ikasturtean zehar tabakoaren gainean egindako gogoeta eskertu diete gazteei haiek guztiek, bai eta adore eman ere, ez dezaten bazter utzi ez erretzeko eta tabakorik gabe bizitzeko konpromisoa.

Orobat eskertu eta azpimarratu dute zein lan handia egin duten Osasun Publikoko Eskualdeek, Osakidetzako erakunde sanitarioekin, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin, udalekin eta erkidego-prebentzioko teknikariekin batera.

Osasuneko sailburuordeak hau nabarmendu du: «Osasun Sailarentzat, esku hartzeko kolektibo lehenetsiak dira nerabe eta gazteak, prebentzioari eta ohitura osasungarriak sustatzeari dagokienez, garapen egoki eta osasungarria bermatzeko. Ondorioz, "Kerik gabeko ikasgelak" ekimenaren gisakoek aukera ematen dute bizitzako fase horretan erabaki osasungarriak eta seguruak hartzeko, konpromisoan eta erantzukizunean oinarritzen baitira. Gainera, ikusirik zein eraginkorrak diren, gisa honetako esku-hartzeen alde egingo dugu, tabakoaren aurkako borrokan indar gehiago eginez» esan du Osasuneko sailburuordeak.

Kerik gabeko Gelak programan parte-hartzea E.A.E.n

  • Ikastetxeak: 116
  • Ikasleak guztira: 10.385
  • Ikasgelak guztira: 448

Kerik gabeko ikasgela

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Ikastetxeak

24

51

41

Ikasgelak

91

188

169

DBH ko 1.maila

1.121

2.366

2.765

DBH ko 2.maila

924

1.950

1.259

Ikasleak

2.045

4.316

4.024

 

Gasteiz, 2015 eko maiatzak 29

 

OHARRA: TABAKOaren gaineko informazio guztia kontsultagai dago osasun-zentroetan, osasun-laguntzarako telefonoan eta Osakidetzaren web gunean. Azken honetan, Kerik gabeko ikasgelak programara sartzeko informazioa dago: helburuak, parte hartzeko bideak, izena emateko eskabideak eta ikastetxeetan erabili daitezkeen materialak eta hezkuntza-bitartekoak

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    Casi 10.400 jóvenes de 12 y 13 años se han comprometido a no fumar dentro de la iniciativa Clases sin Humo http://t.co/oLq20f46G0

  • @HUAospitalea
    2015.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    12 eta 13 urte arteko ia 10.400 gaztek ez erretzeko konpromisoa hartu dute, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Ke... http://t.co/UiA88zZism

  • @HUAospitalea
    2015.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Casi 10.400 jóvenes de 12 y 13 años se han comprometido a no fumar dentro de la iniciativa Clases sin Humo que ... http://t.co/oxSeOSfm0U

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio de Blas, Osakidetzako Arabako Eskualdeko zuzendaria, Arturo López, Arabako Osasuneko ordezkaria