Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu Txorierriko tren zerbitzuan datorren astelehenetik aurrera, metroaren 3. lineako lanak direla eta

2015.eko maiatzak 28

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoak, aldaketak sartuko ditu Txorierriko tren zerbitzuan (Bilbo – Lezama linea) datorren astelehenetik, ekainaren 1etik, aurrera, Bilboko Metroaren 3. linea eraikitzeko lanen azken fasearen burutzapena dela eta.


Txorierri metro sarean sartuko duen azpiegitura horren eraikuntzarako egiten ari diren lanen ondorioz, beharrezkoa izango da Bilbo eta Lezama arteko ohiko zerbitzua aldatzea, 3. linea amaitu arte. Zazpi Kaleetako geltoki intermodalaren eta Artxandako tunel berriaren bitartez egingo den Matiko eta Ola arteko trenbide loturaren eraikuntzaren hasiera dira egungo Txorierriko zerbitzua baldintzatzen duten jarduketa nagusiak.

Programatutako obren neurria dela eta, lehenbizi Zazpi Kaleetako eta Loruriko geltokien arteko zatia itxiko beharko da. Ondoren, zerbitzuaren mozketa Olaraino luzatuko da.

Hori dela eta, astelehenetik aurrera, Euskotrenek garraio zerbitzu alternatibo programa jarriko du martxan linea horretan, Zazpi Kaleak – Loruri zatia zerbitzurik gabe geratuko delako. Eraginak murrizteko diseinatu diren soluzioek, Lezamako, Zamudioko, Derioko, Sondikako, Loiuko eta Erandioko udalerriek, tren zerbitzu horren eskariei kasu eginez, aurkeztutako zenbait proposamen jasotzen dituzte.

Zerbitzu alternatiboen programak, une honetan merkataritza zerbitzutik kanpo dagoen Sondikako geltokiaren eta Lutxanako geralekuaren arteko trenbide trazatua gaitzea aurreikusten du. Zangroizeko (Sangroniz) geralekua ere berriro zabalduko da.

Halaber, Lutxanan garraioa aldatzea eskatuko duen Euskotren-MetroBilbao zerbitzu konbinatua programatu da, tren lantzaderak jartzea Sondika eta Loruri artean eta tren gehiago eskaintzea bidaiari gehieneko orduetan.

ZERBITZU ALTERNATIBOEN EZAUGARRI NAGUSIAK

Alde batetik, Lutxanako geralekua berriro zabalduko denez, joan etorriak egin ahal izango dira Txorierri eta Bilbo artean, Euskotreneko unitateetatik Metro Bilbaokoetara aldatuz eta alderantziz. Programatu den garraio aldaketa, egungo zerbitzuak moztuta jarraitzen duen bitartean eskaini daitekeen alternatiba hoberena da. Puntualtasuna bermatzen du eta intermodalitaterako aukerak zabaltzen ditu. Lutxanako geltokian garraio aldaketa egiteko 5 minutu itxaron beharko dira gehienez.

Horrez gain, eta eraginak murrizteko helburuz, tren zirkulazio bat gehiago eskainiko da orduero goizeko 07:00etatik 10:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Euskotrenek, Loruri eta Sondika arteko bidaiak egiteko Lantzadera zerbitzua ere eskainiko du. Azken geltoki horretan hartu ahal izango da trena Lezama – Lutxana tren zerbitzuarekin lotura egiteko, bi noranzkoetan.

Halaber, datorren ekainaren 1ean aldatu egingo da Zamudioko geltokiaren eta Teknologia Elkartegiaren arteko tren-bus zerbitzuaren ordutegia, Txorierriko zerbitzuaren ezaugarri berrietara egokituz. Astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 7 autobus irtengo dira Zamudioko geltokitik Teknologia elkartegira, goizeko 07:24tik 9:27ra. Teknologia elkartegitik geltokira 11 autobus irtengo dira astelehenetik ostegunera lanegunetan, 16:05etik 19:40ra, eta lau lan egun diren ostiraletan, 13:10etik 14:40ra.

Euskotren-Metro Bilbao arteko zerbitzu konbinatua ezartzeak, bestelako dimentsioa izango duen zerbitzua eskaintzeaz gain, orain arte Txorierrin indarrean egon diren tarifa-guneak aldatzea ere eskatzen du. Horrela, tarifa-guneak, ekainaren 1etik aurrera indarrean egongo den zerbitzura egokituko dira.

Datorren astelehenetik aurrera, tarifa-gune batetik bira igaroko da. 1. gunea, Metro Bilbaoren egungo A gunea izango da eta 2. gunea, obrek irauten duten bitartean Txorierrin merkataritza zerbitzua ematen jarraituko duten geltokiei dagokiena (Lezama, Kurtzea, Zamudio, Lekunbiz, Derio, Elotxelerri, Larrondo, Sondika, Ola, Loruri, Zangroiz eta Lutxana). Horrela, Euskotreneko tituluak Metro Bilbaoren A gune osoan erabili ahal izango dira, eta edozein geltokitan irteteko edo sartzeko aukera egongo da.

Bidaia tituluei dagokienez, ohiko zerbitzuaren aldaketaren eta Euskotren-Metro Bilbao zerbitzu konbinatua martxan jartzearen ondorioz, bi bidaia titulu berri sortuko dira. Titulu horiek egungo garraio txartelekin batera erabiliko dira, eta gain-kostuak saihestuko dizkiete erabiltzaileei.

‘Bono10 Konbinatua’ izenekoarekin hamar bidaia egin ahal izango dira Txorierri eta Lutxana eta Bolueta arteko edozein geltokiren artean. Bidaia bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da.

Halaber, tarifa murriztuak dituzten pertsonek ‘Bono10R Konbinatua’ eskuratu ahal izango dute. Kasu horretan, bidaiaren prezioa 0,60 eurokoa izango da.

Horrela, ekainaren 1etik aurrera indarrean egongo diren tituluak hauek izango dira:

• Txorierri joanekoa: 1,50 euro.
• Txorierri joanekoa Familia Ugaria: 1,20 € (FN20) eta 0,75 € (FN50).
• Joanekoa Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 1,70 €.
• Joanekoa Familia Ugaria, Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 1,30 € (FN20) eta 0,80 € (FN50).
• Txorierri hilekoa: 29 €.
• Txorierri hilekoa Familia Ugaria: 23,20 € (FN20) eta 14,50 € (FN50).
• Hilekoa Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 36,40 €.
• Hilekoa Familia Ugaria, Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 29,10 € (FN20) eta 18,20 € (FN50).
• 30 D Gaztea Txorierri: 22,60 €.
• 30 D Gaztea Txorierri Familia Ugaria: 18,05 € (FN20) eta 11,30 € (FN50).
• 30 D Gaztea Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 29 €.
• 30 D Gaztea Familia Ugaria, Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 23,20 € (FN20) eta 14,50 € (FN50).
• Gaztea Urtekoa Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 331,60 €.
• Gaztea Urtekoa Familia Ugaria Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 265,20 € (FN20) eta 165,80 € (FN50).
• Bono 10 Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 10 €.
• Bono 10 Familia Ugaria, Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 8 € (FN20) eta 5 € (FN50)
• Bono 10 Murriztua Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 6 €.
• Bono 10 Murriztua Familia Ugaria, Metro Bilbaoren A Gunearekin Konbinatua: 4,80 € (FN20) eta 3 € (FN50).
• Barik Creditrans Txorierri: 0,82 €.
• Barik Creditrans Familia Ugaria Txorierri: 0,66 € (FN20) eta 0,41 € (FN50).
• Barik Gizatrans Txorierri: 0,60 €.
• Barik Gizatrans Familia Ugaria Txorierri: 0,48 € (FN20) eta 0,30 € (FN50).

Horrez gain, Hileko txartela eta Urteko txartel Gaztea ere eskuratu ahal izango dira, Metro Bilbaorekin konbinatuta, B eta C guneetarako. Titulu horien prezioak hauek dira:


• Hilekoa Metro Bilbaoren B Gunearekin Konbinatua: 61,60 €.
• Hilekoa Familia Ugaria, Metro Bilbaoren B Gunearekin Konbinatua: 49,20 € (FN20) eta 30,80 € (FN50).
• Hilekoa Metro Bilbaoren C Gunearekin Konbinatua: 67,30 €.
• Hilekoa Familia Ugaria, Metro Bilbaoren C Gunearekin Konbinatua: 53,80 € (FN20) eta 33,65€ (FN50).
• Gaztea Urtekoa Metro Bilbaoren B Gunearekin Konbinatua: 375 €.
• Gaztea Urtekoa Familia Ugaria, Metro Bilbaoren B Gunearekin Konbinatua: 299,95 € (FN20) eta 187,50 € (FN50).
• Gaztea Urtekoa Metro Bilbaoren C Gunearekin Konbinatua: 410,10 €.
• Gaztea Urtekoa Familia Ugaria, Metro Bilbaoren B Gunearekin Konbinatua: 328 € (FN20) eta 205,05 € (FN50).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan, Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan ere jaso dezakete informazioa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko