Berriak
Eu

Beijineko deklarazioa onartu zenetik hogei urte igaro eta geroko hausnarketa

2015.eko maiatzak 28

“Beijing +20 eta 2015 osteko Garapen Iraunkorreko helburuak” hitzaldia eskaini zuten atzo Begoña Lasagabaster Nazio Batuak Emakumeak erakundeko Politika Dibisioaren Zuzendariak, Begoña San José, Partehartzea eta Berdintasunerako emakumeen elkarteen koordinatzailea eta Fórum de Política Feministako kideak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Hitzaldia Emakundek antolatzen duen Berdintasunerako Gunearen prestakuntza mintegiaren testuinguruan egin zen.

Oraintxe dira 20 urte Pekingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma onartu zenetik, Nazio Batuek Emakumeari buruz egindako Laugarren Mundu Konferentzian (Pekin). Adierazpen hori mugarri bat izan da emakumeen eskubideen sustapenean, berari zor baitzaio araudi-esparru bat eta ibilbide-orri bat ekarri izana, berdintasuna lortzeko eta emakumeen eskubideak baliarazteko; horretaz gainera, mobilizazio sozial handia eragin du mundu osoan, zeinak zuzenean eragin baitu gobernuen agenda politikoetan.

Izaskun Landaidaren iritziz, "zalantzarik gabe, azken hogei urteetan gauza asko aldatu dira gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez; Zorionez gure baloreak eta sinesmenak berdintasunaren aldekoagoak dira. Hala ere, oraindik ere bide luzea egin beharra dago Pekingo agendaren konpromiso guztiak betetzeko".

Begoña Lasagabasterrek, bestalde, Nazio Batuak Emakumeak erakundeak egindako azken txostenaren berri eman zuen, El Progreso de las Mujeres en el Mundo 2015-2016: Transformar las economías para realizar los derechos eta azpimarratu zuen zein garrantzitsua den politika makroekonomikoak emakumeen eskubideen aldekoak izatea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)