Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintza Security Forum 2015en izango da

2015-05-28

Estatuan segurtasunaren alorrean egiten den ekitaldirik handiena Bartzelonan izango da, maiatzaren 27an eta 28an

Ertzaintzak aurten ere Security Forum 2015en parte hartuko du Bartzelonan, maiatzaren 27tik 28ra bitartean. Segurtasunaren alorreko hirurogeita hamar erakundeak, organismok eta enpresak parte hartzen dute. Ertzaintzak stand bat izango du, eta bertan euskal poliziak bisitarien kontsultei erantzungo die, gure herriko polizia-errealitatearen inguruan. Era berean, harremanak eta trukeak ere egingo dituzte, gure poliziaren gaitasun teknikoak eta operatiboak ezarri ahal izateko.
 
Aurtengo ekitaldiaren helburua segurtasunaren alorreko enpresen eta erakundeen jarduerarekin lotutako lau ardatz sustatzera bideratuta dago: jakintza, networkinga, berrikuntza eta negozioa. Horretarako, erakusketa gune bat ipiniko da: bertan, CCTV sistemen eta ekipoen azken berrikuntzak, segurtasun fisikoko sistemen integrazioa, segurtasun logikoa, sarbideen kontrola, eta abar erakutsiko dira. Horrez gain, elkarrizketarako eta berrikuntzak aurkezteko bi espazio ere izango ditu: Elkarrizketa Programa, eta Speak Corner.

Lehendabizikoarekin loturik, kongresuan hainbat mahai-inguru daude programatuta segurtasunari buruz mintzatzeko. Horietako batean, Ertzaintzaren Segurtasun Pribatuaren Unitateko buruak parte hartuko du, Francisco Llanezak. Bigarren espazioan, berriz, berrikuntzak aurkeztuko dituzte. Hor, Lucio Cobos intendenteak parte hartuko du, Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako buruak, eta Ertzainak herritarrekin harremanetarako zer ekimen dituen martxan azalduko du.

Tradizio handiko ekitaldia

Security Forum ekitaldian mundu zabaleko hirurogeita hamar erakuslek baino gehiagok parte hartuko dute, segurtasunari buruzko Estatutako ekitaldi nagusietako bat da, eta polizia-erakundeetako zein segurtasun pribatuko profesionalentzako topagune da, baita babesarekin, prebentzioarekin eta segurtasun publikoarekin lotutako enpresentzat ere.

Security Forum 2015 ekitaldian, segurtasunaren sektoreko berritasun nagusiak aurkezten dira eta gaiko munduko espezialista asko biltzen dira; hortaz, aukera bikaina da Ertzaintzarentzat informazioa trukatzeko eta ezagutza teknologiko berria eskuratzeko, Euskadiko segurtasun publikoaren mesedetan.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @rgartzia
    2015-05-29

    Comentario de Twitter:
    La Ertzaintza presente en Security Forum 2015... http://t.co/5b0N7LYrgV

  • Argazkia SN Robot
    @rgartzia
    2015-05-28

    Comentario de Twitter:
    La Ertzaintza presente en Security Forum 2015 http://t.co/hOlwEGaBx4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lucio Cobos, Jefes del Servicio de Relaciones Institucionales y Comunicación, Francisco Llaneza, Jefe de la Unidad de Seguridad Privada