Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi Sailburuak “Garbibai” Urumearen garbitasunerako jardunaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu

2015.eko maiatzak 28
  • Gondolin Klub Gipuzkoak antolatu ditu asteburuko jardunaldiok 
  • URA, Aquarium eta Ecovidrioren laguntzaz, paddle surfeko taulen gainetik hondakinak batu, eta tailer eta erakusketa artistikoak antolatuko dituzte.

 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ana Oregi sailburuak, gaur goizean  “Garbibai” Urumearen eta ingurua garbitzeko, paddle surf tauletatik hondakinak batzeko izango diren jardunaldietan parte hartzeko gonbita luzatu nahi izan du. Gondolin Gipuzkoa Elkarteak erakusketak, tailerrak, konferentziak eta uretan izango diren bestelako jarduketak antolatu ditu, Donostiako Aquariuma, Ecovidrio, URA-Uraren Euskal Agentzia, Donostia 2016ko antolatzaileekin eta  zenbait artistarekin: Veronika Nádeníčková, txekiarra;  Tuva Langfeldt, norbegiarra, eta Axi Muniain, euskalduna.

 “Gondolin, John Ronald Reuel Tolkien artistaren liburuko Erdi Aroko fikziozko hiriak, zazpi ate zituen: egurrezkoa, harrizkoa, brontzezkoa, burdin forjatuzkoa, zilarrezkoa, urrezkoa eta Altzairuzko Ate Handia.  Gaur egun, Donostian dugu Gondolin, Garbibai izenez bataiatu dugun ekimenari esker eta  Urumea ibaia lehengoratzeko lanean, hiriak ez du inongo aterik Urumean sartu-ateratzeko” esan du Ana Oregik.

Sailburuak Donostiako Aquariumean esan duen legez,  “Tolkienen Gondolineko ateak egiteko behar zituzten materialak,batzuk behintzat; egun, jardunaldietan parte hartzen duten boluntarioek gure ibaiko  bazterretatik eta uretatik bertatik ateratzen dituzte: egur, metal, paper, plastiko eta balio gabeko beirak zeintzuk   uretara iritsi diren gizakiaren jokabide txarragatik edo, baita ere noizean behin izaten ditugun uholde-euri eta itsaso harroengatik”.

Oregi sailburuak gogoratu nahi izan du datorren astean, Green Week delakoa ospatuko dela Europan, Aste Berdea, alegia; eta Donostian, gaur hasiko dela, Aquarium honetan eta Urumean, kolore urdin biziz hasi ere.

“Ekoizpen-zikloan, jasangarritasunari buruz hitz egiteko, gaur egun, Ekonomia Zirkularra deritzona bultzatzen dugu: hondakinik ez sortzeko modu bat da, soberakinak baliatzen dituena, ondasun eta produktuak ekoizteko ezinbesteko lehengaitzat erabiliz” Euskadiko ingurumen arloko arduradun nagusiak azpimarratu nahi izan du.

“Gaur, agertoki honetan, egiaztatu dugu gure jendartearen jardunbide egokiari esker gai dela ibai eta kostaldean topatutako hondakinei beste balio bat emateko, hondakinok kultura- eta arte-elementu bihurtuz, Axi, Tuva eta Verónikak ondo erakutsi diguten moduan”  esan du sailburuak.

 Oregik zoriondu egin ditu Gondolin osatzen duten gizon-emakumeak; izan ere,  adierazpen artistiko berri bat garatzen du eta hainbat pertsonari pentsarazi egingo die, pase eta erakusketetan ikusten duenean, nola sortu den moda, eskultura edo bestelako arte formako elementu hori.

“Hiri guztia gonbita luzatu nahi diot: saltoki, ostalaritzako establezimendu, elkarte eta hedabideak, Urumea lehengoratzeko zereginean laguntzeko, ideiak plazaratzeko eta parte hartzeko. Eusko Jaurlaritzan, lanean gogor dihardugu Martutene eta Loiola inguruan, urak ez daitezen ubidetik atera indartsu jaisten direnean. Denon artean, gizakiak konturatu gabe edo ezjakintasunaren ondorio kaltetu duena lehengoratzea eta kontserbatzea lortu dezakegu. Zuei esker, bizi berriaz gozatzen hasi dira Urumea ibaia eta bere ingurua”.

Osteguna, 28 eta ostirala 29, egunetan zehar lanerako tailerrak izango dira, hondakinekin egindako arropa-paseak, erakusketa kulturalak, etab. Larunbatean, berriz jasoko dira hondakinak surf taulen gainetik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Olga Rivera, Esther Irigaray, Marcelo Díez,Iker Tolosa,Iñaki Soroa,Veronika Nádenickova,Tuva Langfeldt, Axi Muniain