Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eskolarteko Kirol Jokoek 2.500 kirolari gazte elkartuko dituzte bi asteburuz Donostian

2015.eko maiatzak 28
  • Maiatzaren 30 eta 31n eta ekainaren 6 eta 7an jokatuko dira Donostiako 8 kirol gunetan
  • Aurten Jokoek mugikorretarako app berria dakarte: 2.500 kirolarik euren partaidetza-diploma eta argazkiak deskargatu ahal izango dituzte honi esker

Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 34. edizioa aurkeztu du Donostian, hiri honetan lehiatuko baitira, ondorengo bi asteburuetan, ikasturte honetan lurralde bakoitzean infantil mailan irabazle izan diren kirolari eta taldeak. Aurkezpen ekitaldian, Jon Redondorekin batera parte hartzaile izan dira Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia, Josu Ruiz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria, Asier Sarriegi.

Maiatzaren 30 eta 31n, eta ekainaren 6 eta 7an, bi asteburuz, Donostiako kirol instalazio guztiak kirolari gaztez beteko dira. Egun horietan, DBH-ko lehen eta bigarren mailetako eskola umeak elkartuko dira (12-14 urte bitartekoak), Euskadiko Txapeldunak erabakitzeko. Urtean zehar euren lurraldeetan eskola kirolaren baitan jokatutako txapelketen irabazleak dira guztiak.

Orotara ia 2.500 neska-mutil lehiatuko dira Donostian (1.100 neska eta 1.400 mutil inguru), lurralde bakoitzeko infantil mailako kirolari eta talde irabazleak, 21 kirol modalitate desberdinetan. Parte hartzaileen artean, 795 arabarrak izango dira, 870 gipuzkoarrak eta 790 bizkaitarrak.

Eskolarteko Kirol Jokoen helburua da, gazteen artean bizi ohitura osasuntsuak sustatzea kirol praktikaren bidez.

21 kirol modalitate: Aerobic, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnasia erritmikoa, herri kirolak, judoa, karatea, kirol egokitua, euskal pilota, tenisa, mahai tenisa, boleibola, hondartza boleibola, padela eta igeriketa.

Donostiako 8 kirol gune:

-Anoeta

-Pio Baroja

-Altza

-Mons

-Puio

-Manteo

-Playa Zurriola

-Zubieta

*Atxikitako PDF dokumentuan bi asteburuetako egitarau osoa eta zehatza kontsulta daiteke, kirol gune bakoitzak hartuko dituen modalitateekin.

Jokoeskolarrak app-a: Eskolarteko Kirol Jokoak zeure patrikan

Baina Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen aurtengo edizioak dakarren berrikuntzarik nagusiena gailu mugikorretarako app berria da: Jokoeskolarrak app-a. Txapelketaren inguruko informazio guztia smartphonetik kontsultatu ahal izango da, modu azkar eta erosoan.Dagoeneko eskuragarri eta erabiltzen hasteko prest dago aplikazio berria Android nahiz iOS sistema eragileak dituzten gailuentzat. Non eskuratu? Play Store-n Androidentzat, App Store-n iOSentzat, bai eta Eskolarteko Kirol Jokoen atarian ere:  

www.euskadi.eus/jokoeskolarrak (mugikorrentzako aplikazioak atalean)

Aurtengo Eskolarteko Kirol Jokoetan parte hartuko duten ikasle guztiek, eta euren senideek, honako aukera hauek izango dituzte, aplikazioari esker:

  • Emaitzak unean bertan: emaitzak denbora errealean kontsultatu ahal izango dituzte erabiltzaile eta parte hartzaileek, baita abisua jaso ere, intereseko kirol modalitatean emaitzak argitaratu bezain laster.
  • Diploma deskargatu: kirolari bakoitzak  parte hartu duen modalitateko diploma deskarga dezake, bere izen abizenekin.
  • Programa kontsultatu: kirol modalitate bakoitzaren ordutegi eta lekuak kontsultatzea.
  • Argazki galeria: argazki galerian kirol modalitate bakoitzeko albumak ikusteko eta deskargatzeko aukera, probak amaitu eta denbora gutxian.

Donostian, 2015eko maiatzaren 28an

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @RitmicaGetxo
    2015.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Jokoeskolarrak: Los Juegos Deportivos Escolares congregarán a 2.500 jóvenes deportistas en San Sebastián http://t.co/SZOR9goGm7

  • @beti_aurrera
    2015.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Jokoeskolarrak: Los Juegos Deportivos Escolares congregarán a 2.500 jóvenes deportistas en San Sebastián http://t.co/SZOR9goGm7

  • @UnaiGoSa
    2015.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Domingo 31 a las 9h para el que quiera ayudar. Ánimo!! http://t.co/HbFFi7vg6g

  • @AthlonKoopE
    2015.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eskolarteko Kirol Jokoek 2.500 kirolari gazte elkartuko dituzte bi asteburuz Donostian http://t.co/uqPeynOUKM

  • @JolastuzJokatu
    2015.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Jokoeskolarrak: Eskolarteko Kirol Jokoek 2.500 kirolari gazte elkartuko dituzte bi asteburuz Donostian
    http://t.co/SZOR9goGm7

  • @DonostiBerri
    2015.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Jokoeskolarrak: Eskolarteko Kirol Jokoek 2.500 kirolari gazte elkartuko dituzte bi asteburuz Donostian
    http://t.co/SZOR9goGm7

  • @Jokoeskolarrak
    2015.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    Eskolarteko Kirol Jokoek 2.500 kirolari gazte elkartuko dituzte bi asteburuz Donostian
    http://t.co/SZOR9goGm7

  • @Jokoeskolarrak
    2015.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    Los Juegos Deportivos Escolares congregarán a 2.500 jóvenes deportistas en San Sebastián http://t.co/SZOR9goGm7

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Ruiz, Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia; Asier Sarriegi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria