Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Europar Batasunak 2015-2020 aldirako Landa Garapenerako programa onartu du

2015.eko maiatzak 27
  • 2015-2020 aldian Euskadiko landaguneak garatzeko Euskal Administrazioek 407 milioi euroko gastu publikoa aurreikusi dute guztira
  • Jarduera ekonomikoa eragitea eta enplegua sortzea eta, aldi berean, gazteei arreta berezia eginez Euskadiko landagune guztien garapen iraunkorra bermatzea dira LGParen helburuak.

Euskadiko 2015-2020 aldirako Landa Garapenerako Programa Europar Batzordeak Estatuko Autonomia Erkidegoen planetatik onartu duen lehenengotariko bat izan da, eta horri esker martxan jar daitezke Programa horrek landaguneak FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez garatzen laguntzeko 2015-2020 aldirako  jasotzen dituen neurriak.

2015-2020 aldian Euskadiko landaguneak garatzeko Euskal Administrazioek aurreikusitako gastu publikoa 407 milioi eurokoa da guztira; 292 milioi LGPari dagozkio, eta horietatik 87,1 milioi Europar Erkidegoko FEADERen bidez finantzatuko direnak.

Eusko Jaurlaritza da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzaren bitartez, LGPan jarduten duten politiken ezarpen eta koordinazioan eskumena duen erakundea baita, LGPa diseinatu, abian jarri eta kudeatzeaz arduratuko den administrazioa Bruselan. 

Halere, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren erabakia eta asmoa izan da LGPa diseinatzeko prozesua hasiera-hasieratik prozesu erabat parte hartzailea izatea, hau da, prozesua bai erakundeen parte hartzearekin, bereziki foru aldundiekin, horien esku baitago Programaren aplikazioaren zati garrantzitsu bat, bai lurraldeko eta sektoreetako eragile nagusien parte hartzearekin egitea (erakunde profesionalak, nekazaritza kooperatibak, emakume kolektiboen ordezkariak, elkarte sektorialak, landa garapenerako elkarteak, ingurumeneko elkarteak, etab.). Era berean, prozesu parte hartzailea Gizarte osora ere zabaldu da, Eusko Jauarlaritzaren IREKIA atari instituzionalaren bitartez.

Euskadiko 2015-2020 LGParen esparruan bultzatu beharreko jarduera nagusiak

Egungo egoera ekonomikoaren ondorioz erabaki da, Programaren estrategia orokor gisa, lehentasuna ematea ekonomia berpizteko jarduerak eragin eta enplegua sortzean zuzenean eragina izango duten neurriak sartzeari, finantza merkatuan sartzea erraztuko duten tresna finantzarioak artikulatzea aurreikusita eta Euskal Autonomia Erkidegoko landagune guztien garapen iraunkorra bermatuta, gazteei arreta berezia eginez.   

Programak, 2020 Estrategia Europarraren helburuen eta EBko Landa Garapenerako Lehentasunen ildotik, ingurumeneko alderdiei eta klima aldaketaren aurkako borrokari ere erantzuten die.

Datorren aldian Euskadiko LGParen giltzarria aktibo fisikoetan inbertsioak egiten laguntzea izango da, besteak beste, hauek errazteko: nekazaritza zein basogintzako ustiategien eta enpresen ustiapen kontuak hobetzea,  ingurumeneko helburuak lortzea, egungo eraldaketa mailak handitu eta tokiko ekoizpena bultzatzeko balio izatea, hainbat merkaturatze zirkuitu bultatzea kanal motzei arreta berezia eginez, etab. 

LGPak bilatzen duen beste funtsezko ildo bat nekazaritzaren sektorea gaztetzen laguntzea da, eta bereziki nekazaritzan hasi nahi duten nekazari gazteei mesede egitea; hori dela eta, planaren helburua da kolektibo horri lehentasuna ematea, haiek baliatu ditzaketen neurri guzti-guztietan.   Horrez gain, kolektibo horrek 2007-2013 programazio aldian izan dituzten zailtasun finantzarioak gainditzeko, tresna finantzario berriak artikulatuko dira, inbertsiorik egin behar izatekotan beharrezko finantzaketa eskuratzea errazago izan dezaten.

Nekazaritzako eta basogintzako ustiategiek zein mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainek dituzten betekizun maila handiak direla eta, beharrezkoa da programaren fondoetatik ezagutzaren transferentziarako eta informazio jardueretarako zuzkidura egokiak egitea, lehentasuna emanez esperientziak ustiategietara zuzenean helarazteko jarduerei eta sektorean dauden prestakuntza eta ikaskuntza premiei erantzuteko sistema bat egituratzeari  (“Nekazaritzako Erasmus”).

Lankidetzari lotutako guztia, bere zentzu osoan, Euskadiko Landa Garapenerako politika osoaren artikulazioaren ardatzetako bat da.

Kalitateko erregimenen ezarpena izan da seguruenik euskal administrazioaren politiken azken urteetako ezaugarrietako bat, eta oso emaitza onak lortu dira alde horretatik.

Halere, ildo horretan jarraitzeaz gain, beharrezkoa da ekoizpen ekologikoa lehentasunez bultzatzea eta berriki ezarri diren kalitate bereizgarri batzuk sustatzen laguntzea.

 

Basogintza Euskadiko 2015-2020 aldirako LGParen beste ardatz estrategikoetako bat da; izan ere, landa garapenaren zatia da eta garapen iraunkorrari laguntzen dio, barruan hauek direla: basoberritzeak eta nekazaritza eta basogintzako sistemen sorrera; basogintzako teknologietan eta basogintzako produktuen eraldaketa, mobilizazioa eta komertzializazioaren sektorean inbertsioak egitea; baso biomasari lotutako hainbat jarduktea, etab.

Nekazaritza ekologikoaren sustapena programaren aldi berriari begira heldu beharreko eremu estrategiko bat da, are gehiago kontuan hartzen badira nekazaritza mota honek Euskadin dituen ezarpen maila txikiak. Nekazaritza eta ingurumenari eta klimari lotutako ordainketek ere eginkizun garrantzitsua dute landaguneen garapen iraunkorraren sustapenean, eta dauden derrigorrezko betekizunetatik haratago hartutako konpromisoen ondorioz sortzen diren kostu gehigarriak eta diru sarreretan gertatzen diren galerak behar bezala estaltzea ahalbidetzen dute.

Mendialdean edo muga espezifikoak dituzten beste zonalde batzuetan nekazaritzan ari direnei egingo zaizkien ordainketek zonalde horien mugapenei lotuta pertsona horiek beraien diru sarreretan dituzten galerak eta ordaindu behar dituzten aparteko kostuak konpentsatu behar dituzte eta landa ingurunea zaintzen eta ustiategietan metodo jasangarriak erabiltzen lagundu.

Toki garapeneko Leader ikuspegiak eraginkortasun maila handia erakutsi du landaguneen garapenaren sustapenari dagokionez; bereziki Euskal Herrian, non seguruenik Estatuko emaitzarik hoberenak lortu baitira 2017-2013 aldian. Hurrengo programazio aldiari begira eta 2015-2020 aldirako LGParen plangintza orokorrarekin koherente izanik, jarduera ekonomikoa eragitea eta enplegua sortzea ezarri da estrategia orokor gisa, nekazaritzaren eta elikagaien eremuetatik kanpoko jarduerei arreta berezia eginez, 2015-2020 aldirako LGPan sartutako neurriekin ez baitzaie horiei erantzuten, eta, gainera, landa ingurunean bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea ere bilatuta.

LGPari buruzko informazio gehiagorako, jo hona: www.nasdap.ejgv.euskadi.eus

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzalgorriBilbao
    2015.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El programa de Desarrollo #Rural de #Euskadi 2015-2020, aprobado por la Comisión Europea http://t.co/eeL0JyZI6D #CE #Agricu…

  • @mentxu09
    2015.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El programa de Desarrollo #Rural de #Euskadi 2015-2020, aprobado por la Comisión Europea http://t.co/eeL0JyZI6D #CE #Agricu…

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El programa de Desarrollo #Rural de #Euskadi 2015-2020, aprobado por la Comisión Europea http://t.co/eeL0JyZI6D #CE #Agricu…

  • @Innobasque
    2015.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    El programa de Desarrollo #Rural de #Euskadi 2015-2020, aprobado por la Comisión Europea http://t.co/eeL0JyZI6D #CE #Agricultura

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)