Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskal gazte batzuek «Salba dezagun planeta» CONFINT nazioarteko prozesuan parte hartuko dute

2015.eko maiatzak 27

Eskola jasangarri gisa sailkatutako 20 ikastetxeko ehun ikasle inguruk, Busturiako (Bizkaia) Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan gaur goizean egin den IV. Euskal CONFINT konferentzian, «Jasangarritasuna xede, gazteak sarean lanean» izeneko gutuna aurkeztu dute, garapen jasangarriaren alde hartutako konpromisoak eta horiek betetzeko Eusko Jaurlaritzari eta irakasleei egindako eskakizunak jasotzen dituena.

 «Jasangarritasuna xede, gazteak sarean lanean» izeneko gutuna lehendakariari aurkeztuko diote datorren asteartean, ekainak 2, Ingurumenaren Munduko Egunaren harira gobernu-kontseiluak Busturian egingo duen bileran.

Gutun horren bidez, Euskadiko eskola jasangarrietako ikasleek adierazten dute beren hirietan eta udalerrietan zein konpromiso betetzeko prest dauden, «Salba dezagun planeta» leloa sarean gauzatutako ekintza sorta bihur dadin, eta, horretarako, agintariei laguntza eskatzen diete.

Konferentzia, ikasleak erabateko protagonista izan direna, taldeen lanak bideratzeaz eta dinamizatzeaz ere arduratu diren 8 ekolider gaztek gidatu dute, eta ingurumenaren eta garapen jasangarriaren gainean ikastetxeetan aztertutako esperientziei buruz gogoeta egin, eta ondorioak atera eta landu dira.

Bruselan egin den antzeko Europa mailako topaketa batean parte hartu duten bi ikaslek eta irakasle batek hartu dute hitza, eta egindakoa azaldu; europar gazteekin izan direla, eskola-komunitatean hartutako ingurumen-konpromisoak ezagutarazi dizkietela lantaldeetan, ordezkari politikoekin klima-aldaketari buruzko debatea izan dutela eta Europako Parlamentua bisitatu dutela.

Ikasleen lan-esperientziak aditu ostean, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari Amaia Barredok jardunaldiari amaiera eman dio, eta eskerrak eman dizkie parte-hartzaileei «Euskadi jasangarriagoa izan dadin egindako lanarengatik eta proposamenengatik», «konpromisoak ekintza bihurtzeko, Jaurlaritzarekin batera lan egiten jarraitzera» animatzeaz gain, ikastetxeak, etxebizitzak, udalerriak eta hiriak ere gero eta jasangarriagoak izango baitira era horretan.

Gazteen Nazioarteko Konferentzia (CONFINT) parte-hartze globaleko prozesua da, mundu osoko gazteei aukera ematen diena planetaren hobekuntzaren aldeko gogoeta, ekinbidea eta ardurak eztabaidatu eta adosteko. 

Gazteen Nazioarteko Konferentzia (CONFINT) parte-hartze globaleko prozesua da, mundu osoko gazteei aukera ematen diena planetaren hobekuntzaren aldeko gogoeta, ekinbidea eta ardurak eztabaidatu eta adosteko. Euskadin, Eskola Jasangarrien IRAES 21 sareak CONFINT konferentzietan parte hartu izan du 2010 urteaz geroztik. Konferentzia horiek Brasilgo konferentziarekin hasi ziren, eta bertan 89 eskola jasangarritako 22.000 ikasle daude ordezkatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)