Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Aditu batzuek Bulego Judizial Berria aztertuko dute Oñatin

2010.eko uztailak 08

Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak jardunaldia antolatu du

Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpekoa denak, hain zuzen, Bulego Judizial eta Fiskal Berriari buruzko lehenengo jardunaldiak antolatu ditu.  Jardunaldiak gaur eta bihar izango dira, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean, eta bertan esku hartuko dute gai horretako hainbat adituk.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak jardunaldiei amaiera emango die eta bertan  hartuko dute parte Luis Paulino Morak, Costa Ricazo Gorte Goreneko buruak, alegia, José de la Matak, Justizia Ministerioko Mordernizazioko zuzendari nagusia denak, eta José Luis Buerenek, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren izenean.

Aztertu beharreko gaien artean Bulego Judizial Berriaren analisia administrazioen ikuspegitik ageri da eta, gainera, idazkaritza judizialaren nahiz zereginen banaketa berriari egokituko zaizkion gainontzeko langileen papera. 

Gaur egun Justiziako Sailburuordetza jo eta ke ari da Euskadiko barruti judizialetan Bulego Judizial Berria ezartzeko lanetan. Hartarako beharrezkoa izan da legetan aldaketa bat egitea baita hainbat jarduketa burutu ere langileen alorrari, informatikari, lan eta instalazioei eta baliabide materialei dagokienez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan