Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

2015eko lehen hiruhilekoan izandako BPGren eta enpleguaren hazkundeek Euskadiko ekonomiaren egonkortzea baieztatzen dute

2015.eko maiatzak 27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren balorazioa: Hiruhileroko Kontu Ekonomikoak (EUSTAT) - 2015eko lehen hiruhilekoa

2015eko lehen hiruhilekoan, Euskadiko ekonomiak sortutako barne-produktu gordina (BPG) % 0,6 hazi zen 2014ko laugarren hiruhilekokoarekin alderatuta. Hazkunde horrek eta aurreko hiruhilekoetan izandakoek erakusten dute hazkunde-egoera egonkortzen ari dela (2014ko lehen hiruhilekoan % 0,3 hazi zen; bigarrenean, % 0,4; hirugarrenean, % 0,5; laugarrenean % 0,7 eta 2015eko lehenean, % 0,6).

Bilakaera horri esker, BPGren urte arteko tasa % 2,2 hazi zen, 2015eko lehen hiruhilekoan. Tasa horrek ere hazkunde-egoera egonkortzen ari dela adierazten du (2014ko lehen hiruhilekoan % 0,5ekoa izan zen; bigarrenean, % 0,9koa; hirugarrenean, % 1,4koa; laugarrenean % 1,9koa eta 2015eko lehenean, % 2,2koa).

BPGren hiruhileko eta urte arteko bilakaerak Ogasun eta Finantza Sailak aurreikusi bezalakoak izan dira, eta Euskadiko ekonomia egonkortzeko bidean dela adierazten dute.

2015eko lehen hiruhilekoan, lanaldi osoko enplegu baliokidearen urteko batezbestekoa % 1,4 hazi zen. Hala, enpleguaren egoerak hobetzen jarraitzen du, aurreko hiruhilekoetan bezala (2014ko lehen hiruhilekoan % 0,5 txikitu zen; bigarrenean, hirugarrenean eta laugarrenean, ordea, % 0,1, % 0,5 eta % 1,0 handitu zen, hurrenez hurren; eta 2015eko lehenean ere % 1,4 hazi da).

Hiruhileko arteko zifrei dagokienez, lanaldi osoko enplegu baliokidea % 0,3 gehitu zen 2015eko lehen hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoetan ere tasak positiboak izan dira (% 0,5ekoa bigarrenean, % 0,1ekoa hirugarrenean eta % 0,5ekoa laugarrenean).

Laburbilduz, datu ekonomikoek Euskadiko ekonomiaren hazkundea egonkortzen ari dela adierazten dute. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)