Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak
qrcode

Lehendakaria Flandriako erakundeetako arduradun nagusiekin bilduko da Bruselan hartuemanak eta elkarlana indartzeko

2015-05-26

Iñigo Urkullu Flandriako Legebiltzarreko presidentearekin bilduko da; gainera, bi eskualdeen arteko harremanak sendotzeko Asmoen Adierazpena sinatuko du Flandriako gobernuko presidentearekin batera. 

Flandriak tradizio handia du industriagintzan eta liderra da berrikuntzaren arloan; horregatik, lehentasunezko eskualde gisa hartzen da Euskadiren interesei dagokionez.  

Iñigo Urkullu lehendakaria Flandriako eskualdera bidaiatuko du datorren astelehenean, ekainak 1, hango erakundeetako arduradun nagusiekin biltzeko. Helburua da eskualdeon arteko harremanak estutzea eta sendotzea, aintzat harturik tradizionalki adiskidetasun-harremanek elkartu dituztela biak, eta hainbat balio partekatzen dituztela. Bidai horretan, lehendakariak Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, eta Europako Gaietarako zuzendaria, Mikel Antón, izango ditu bidai-lagun.

Nazioartekotze Esparru Estrategia-Basque Country Estrategiaren barruan, lehentasunezko herrialdetzat jotzen da Flandria. 33.973 euroko per capita errentarekin, azken aldian nabarmen hazi da Belgikako Federazioan duen pisua eta bere ekonomiaren ezaugarri nagusiak dira industria tradizio handia eta berrikuntzan duen abangoardiako tokia, izan ere, BPGren %2,42 inbertitzen du I+G arloan. Beraz, berrikuntza eta industria dira asmoen Adierazpenean jasotako lankidetza-esparruetako bi –bisitaldian zehar izenpetuko da adierazpen hori–, beste zenbait esparrurekin batera, hala nola ingurumena eta portu kudeaketa. Gainera, Flandria da “Abangoardiako Ekimena” aliantzaren sustatzailea; Euskadik ere parte hartzen du industria tradizio handiko europar eskualdeak biltzen dituen aliantza horretan.

Bestalde, Flandria kanpo harreman ugari burutzen ari da nazioarteko harremanak garatzeko dituen eskumenetan oinarrituta; izan ere, nazioarteko hitzarmenak izenpetzeko aukera ere badu eskumen horien arabera. Flandiar gobernuaren iritzian, subsidiariotasun printzipioen oinarrien gainean eta kultura aniztasuna errespetatuta eraiki behar da Europar Batasuna; eta Eusko Jaurlaritzak ere printzipio horiek partekatzen ditu.

Lehendakariak Flandrian bisitatzeko jarraituko duen programa egun bakarrean garatuko da. Bisitari Lovainan emango dio hasiera, astelehenean (ekainak 1), lehen orduan. Han, Unibertsitate arteko Mikroelektronika Zentroa (IMEC) bisitatuko du Flandriako Kanpo Arazoetako idazkari nagusi Koen Verlaeckt-ekin batera. Zentroa mundu-mailako liderra da ikerketa nanoelektrikoaren alorrean eta industriarako baliagarriak diren irtenbide teknologikoak eskaintzen ditu.

Ondoren, Flandriako Legebiltzarreko presidente Jan Peumans-ekin bilera egiteko, lehendakaria eta Euskadiko gainerako ordezkariak Bruselara joango dira, han baitago Flandriako erakundeen egoitza. Geroago lehendakaria Flandriako gobernuburuarekin, Geert Bourgeois-ekin, elkartuko da, Euskadiko eta Flandriako gobernuek onartutako Asmoen Adierazpena sinatzeko, hala, Europako bi eskualde horien arteko harremanak sendotzeko.

Hain zuzen, adierazpenaren helburua da lankidetzarako bide berriak arakatzea, bai eta baterako egitasmoak gauzatzeko moduak ere, honako alor hauei dagokienez: berrikuntza, lanbide heziketa eta lan-merkatua, ingurumena, osasuna eta kulturgintza edo sormen-sektorea. Era berean, agiriak aukera ugari zabaltzen ditu: batetik, esperientziak trukatzekoa; bestetik, bakearen, bizikidetzaren eta giza-eskubideen alorrean baterako ekimenak sustatzekoa; eta, azkenik, Europako eskualdeen eginkizuna aldezteko itunak eratzekoa.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @CamiladeEpalzaA
    2015-05-27

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria Flandriako erakundeetako arduradun nagusiekin bilduko da Bruselan hartuemanak eta elkarlana indartzeko http://t.co/QmaMGdtiw4

  • Argazkia SN Robot
    @andercaballero
    2015-05-27

    Comentario de Twitter:
    The #BasqueCountry and #Flanders to sign Agreement http://t.co/wOTqiYT3uX @GeertBourgeois @iurkullu @FlandersNY @flandersgovUSA @Irekia

  • Argazkia SN Robot
    @anamarti4
    2015-05-27

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari se reunirá en Bruselas con los máximos responsables institucionales de Flandes http://t.co/aLGToRBu4k animo @iurkullu le amo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)