Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

«Mugabian Nautika» egitasmoak enpresa nautiko industrialen arteko mugaz haraindiko lankidetza eta ekimen berritzaileak sustatuko ditu

2015.eko maiatzak 27

 

  • EKPk (Euskadiko Kirol Portuak), ekimena bultzatzeaz gain, aktiboki laguntzen eta parte hartzen du
  • Innov Mugabek sustatzen du ekimena, Bidasoako Garapenerako Agentziarekin eta Hego Lapurdiko Hirigunearekin batera

 

Egunotan, «Mugabian Nautika» egitasmoaren jarduerak gauzatzen ari dira. Txingudiko badia inguruan nautika-sektoreko enpresen arteko elkarlana lortu nahi du egitasmoak, bereziki, industria-produktuak eraldatzen dituztenen arteko elkarlana. Ekimena jarraipen gisa sortu zen: hain zuzen, Innov Mugabe proiektuak –Bidasoako Garapenerako Agentziak eta Hego Lapurdiko Hiriguneak sustatutako egitasmo bat– nautika-sektorearentzat abiarazitako jarduerei jarraipena emateko. EKPk (Euskadiko Kirol Portuak), ekimena sustatzeaz gain, aktiboki laguntzen eta parte hartzen du.

 

EKPko zuzendari Edurne Egañak azaldu duenez, «Mugabian proiektuak lankidetza sustatzen du, bere bazkideen potentziala baliatzeko eta haiekin batera egitasmoak garatzeko».

 

Apirilaren 27an eman zitzaion hasiera egitasmoari, sektoreko enpresak Euskadiko Kirol Portuak elkartearen instalazioetara joan zirenean. Izan ere, egitasmoak barruan hartzen ditu zentro interesgarriei bisitak. Hala, iragan maiatzaren 6an, Hendaian izan ziren, mundu-mailan erreferentzia den TRIBORD, nautika-industriaren ikerketa zentroa, ikusteko. Aurrerago, bisita egingo diote, halaber, COMPOSITADOURi, konposite-material aurreratuetan eta halakoen industria-prozesuetan espezializatutako zentroari.

 

Bestalde, TECNALIAk eta EUSKAL HERRIKO ITSAS FOROAk sektoreko enpresak bisitatu zituzten berriki, egon litezkeen negozio-joeren eta -nitxoen inguruan eztabaidatzeko. Horretarako, nautika-sektorearen gaitasunak eta problematika aztertu zituzten.

 

Europar Batasuna eta POCTEFA Lurralde Lankidetzarako Programa – herrialde mugakideen arteko integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzeko dena– Mugabian egitasmoaren finantzakide dira, Innov Mugabe-ren bitartez. Hain zuzen, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloko jarduerak garatzean datza haien laguntza. Zeregin horretan, baliabide dituzte lurralde-garapen jasangarriaren aldeko baterako estrategiak, sustatzeko, batetik, Bidasoaren bi aldetako enpresen elkarlana sendotzeko jarduerak eta, bestetik, ekimen berritzaileak martxan jartzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Edurne Egaña, Oriol Ruiz Cabestany