Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2015/05/29)

2015.eko maiatzak 29

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek erantzuna eman diete legebiltzarkideek Kontrolerako Osoko Bilkuran eginiko galderei eta interpelazioei.

9. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskadiko Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Guardia Zibila «talde terroristatzat» hartuz Eusko Jaurlaritzaren web-orrian izan den akatsari buruz

Lehendakariak azaldu du Guardia Zibila «talde terroristatzat jotzea» zoritxarreko akatsa izan zela. Akatsa ez zen Jaurlaritzarena izan, webgunea kudeatzen duen enpresarena baizik, eta halaxe onartu du. Adierazitako enpresak eman zituen eman beharreko azalpenak eta barkamena eskatu zuen. 

Jarraian, Eusko Jaurlaritza Barne-arazoetako Ministerioarekin, COVITE elkartearekin eta biktimen beste elkarte batzuekin harremanetan jarri zen, eta guztiek onartu zituzten azalpenak eta barkamen-eskeak. 

Urkulluk adierazi du akatsa berehala konpondu zutela eta barkamena eskatu zutela gertatutakoagatik, eta, bere ustez, horixe dela «erantzukizuna norberaren gain hartzea».

10. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, terrorismoaren biktimei buruzko datuak biltzen dituen Lehendakaritzako web-orriko online erremintaren barruan «talde terroristen» artean Guardia Zibila sartzeari buruz 

Urkullu lehendakariak azaldu du Guardia Zibila «talde terroristatzat» jotzea akats informatikoa izan zela, eta adierazitako webgunea kudeatzen duen enpresak bere gain hartu zuela. Webgunea «eraikitze-fasean» dago oraindik, Jaurlaritzaren oniritziaren zain.

Jaurlaritzak berehala eman zion erantzuna gaiari eta biktimen elkarteekin harremanetan jarri zen gertatutakoa azaltzeko. Elkarteek primeran ulertu zuten guztia.

Lehendakariaren ustez, «guztiok egiten ditugu akatsak», eta ez dago inongo arazorik haiek onartu, zuzendu eta barkamena eskatzen badugu. Nolanahi ere, Urkulluk adierazi du ez zaiola bidezkoa iruditzen «biktimen mina behin eta berriz erabiltzea etengabe asaldura eragiteko eta konfrontazioa bilatzeko», eta jarrera horiek «iraganeko gauza» direla erantsi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)