Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskadik lehen pausua eman du Euskadiko Merkataritza Ganberen legea prestatzeko. (2015-05-26(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-05-26

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde prozedura eta haien gobernu organoen osaera arautuko dituena.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak Merkataritza-ganberen hauteskunde-prozedura arautzeko dekretua onartu du eta berezko lege bat idazteko laneko mahaia osatu du

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du Merkataritzako, Industriako, Zerbitzuetako eta Nabigazioko Ganbera ofizialetako eta haien gobernu-organoetako hauteskunde-prozedura arautzeko dekretua. Euskadiko Merkataritza Ganberen Legea emateko lehen pausua da hori.

Horrela, Euskadik bere berezko antolaera garatuko du, erakunde horietako talde desberdinek osoko bilkuran duten parte hartzea zehazteko. Hala, ordezkaritza-irizpideak eta enpresetako ordezkariak hautatzeko moduak zehaztuko dira; halaber, enpresa-erakundeek proposatutako sona handiko pertsonak hautatzekoak; eta, azkenik, borondatezko ekarpen handienekoak.

Gaur egun, 131.000 enpresak parte hartzen du Euskadiko Ganberetan. Ganberak dira ordezkaritza handieneko enpresa-instituzioak; izan ere, lurralde historiko guztietako enpresa guztiek hartzen dute parte bertan. Ganberetako gobernu-organoetan, oro har, 130etik gora enpresek hartzen dute parte, Eusko Jaurlaritzaren administrazioko babespean.

Eusko Jaurlaritzak berezko arauak ezarri nahi ditu bere eskumenpean geratzen diren alor guztietan, ahal den heinean, Euskadiko errealitate ekonomikoaren egiazko premietara egokitzeko araudia.

Horrenbestez, Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera ofizialaren gobernu-organoen osaera eta hauteskunde-araubidea zehaztuko da. Baina, horrez gainera, dekretu berriak Laneko Mahai bat eratzea aurreikusten du; beste xederen artean, mahaiak Euskadiko Ganberen Legea izango dena egiteko prozesua abiaraziko du datorren irailetik aurrera.

Gaur onartutako araudia lau kapitulutan egituratzen da. Lehenengoak Ganberetako gobernu-organoak arautzen ditu: hain zuzen, Osoko Bilkura, Batzorde Betearazlea eta Presidentzia.

Bigarren kapituluan, honako hauek arautzeko jarraitu beharreko prozesuari heltzen zaio: hautesle-errolda, hauteskunde-eskubidea, hauteskunde-deialdiak eta errolda erakusteak, hauteskunde-batzordeak, hautagaien aurkezpena eta izendapena, bai eta botazioetarako prozedura, eledunen izendapena eta prozesuaren amaiera.

Hirugarren kapituluan, Osoko Bilkuraren eraketa eta Presidentearen eta Batzorde Betearazlearen aukeraketa arautzen dira.

Azkenik, laugarren kapituluak adierazten du nola beteko diren Osoko Bilkuran sor litezkeen hutsuneak.

6 iruzkin
  • @CamaraGipuzkoa
    2015-05-27

    Comentario de Twitter:
    RT @CamaraBilbao: #Euskadi da el primer paso para elaborar una #Ley de #Cámaras de Comercio Vascas http://t.co/sfzQ3GUPae

  • @LondonMyDreams
    2015-05-27

    Comentario de Twitter:
    RT @CamaraBilbao: #Euskadi da el primer paso para elaborar una #Ley de #Cámaras de Comercio Vascas http://t.co/sfzQ3GUPae

  • @camaratenerife
    2015-05-27

    Comentario de Twitter:
    RT @CamaraBilbao: #Euskadi da el primer paso para elaborar una #Ley de #Cámaras de Comercio Vascas http://t.co/sfzQ3GUPae

  • @CamaraBilbao
    2015-05-27

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi da el primer paso para elaborar una #Ley de #Cámaras de Comercio Vascas http://t.co/sfzQ3GUPae

  • @lanegune_empleo
    2015-05-26

    Comentario de Twitter:
    RT @CamaraBilbao: #Euskadi da el primer paso para elaborar una #Ley de #Cámaras de Comercio Vascas http://t.co/sfzQ3GUPae

  • @CamaraBilbao
    2015-05-26

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi da el primer paso para elaborar una #Ley de #Cámaras de Comercio Vascas http://t.co/sfzQ3GUPae

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan