Berriak Lehendakaritza
Eu

Gaztemundu 2015 programan parte hartzeko deialdia onartu da. (2015-05-26(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko maiatzak 26

 

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia egitea onartu du gaur. Gaztemendu programa euskal etxeetako gazteentzat da Euskadin egonaldi bat egiteko aukera izan dezaten.

Programa horrek aurten 50.000 euroko guztizkoa du, atzerriko euskal etxeetako hamabost gaztek 18tik 35 urtera bitartekoak, hain zuzen irailaren 25etik urriaren 9ra bitartean Euskadira etorri eta Euskadi hobeto ezagutu dezaten. Aurtengo egonaldia Gasteizen izango da eta kultura erakundeen kudeaketari buruzko prestakuntza jasoko dute programako partaideek.

Egonaldian zehar zenbait lan eta jarduera burutu beharko dituzte euskal jatorria duten gazteok eta jarduera horien bitartez aukera izango dute erakundeekin, enpresekin eta Euskadin lan egin eta bizi diren pertsonekin hartu-emana izateko, baita Euskadi barruko zein kanpoko gazteen arteko harreman plataformak sortzeko ere.

Aurtengo programan parte hartu nahi dutenek Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko dituzte eskabideak, deialdia EHAAn argitaratu ondoren.

Gaztemundu programa Basque Country Estrategiaren barruan kokatzen da eta, besteak beste, Euskadi kanpoan ezagutaraztea du xede. 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak Gaztemundu programa berariaz, alde batetik, Euskadiren egungo errealitatearen alderdi guztiak ezagutarazteko, eta bestetik, euskal etxeetako bizitza aktiboan integratzeko belaunaldi berriak. Ordutik hona, euskal etxeetako 750 gazte baino gehiagok hartu dute parte programan (Argentina eta Estatu Batuetatik etorri dira gehienak) eta horietako asko euskal etxeen zuzendaritzetan daude edota erantzukizuneko postuak dituzte orain.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @andercaballero
    2015.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    Gaztemundu 2015 approved by #Basque Government. Keep tunned for updates! http://t.co/sgrirDb9IM @NABOYouth @Irekia http://t.co/iXI4a0pS8Z