Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

“Gernika” filmaren filmaketa dela eta, Bilboko tranbia zerbitzuen mozketa partziala azkenean bi ordukoa izango da

2015.eko maiatzak 26

 
GERNIKA filmaren filmaketa dela eta bihar asteazkenerako, maiatzaren 27rako Atxuri – Pio Baroja tartean Bilboko tranbia zerbitzuen mozketa partziala azkenean bi ordukoa izango da. Hain zuzen ere, 18:00ak eta 20:00ak bitartean.
 
Hori dela eta, 18:00etatik aurrera, Atxuri eta Pio Baroja artean zerbitzua neurri batean moztu egingo da. Horren ondorioz, Pio Baroja eta La Casilla artean ordu  bi horietan bakarrik ibiliko da, 10 minutuko maiztasunarekin.
 
20:00etatik aurrera Atxuri eta La Casilla artean lanegunetako ohiko zerbitzua ezarriko da.
 
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotreneko 902 543 210 telefono zenbakia dute. Horrez gain informazioa geralekuetan, eta baita  www.euskotren.eus Konpainiako web gunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau