Berriak Segurtasuna

Ertzaintzaren Zakur Unitateak Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko XI. Jardunaldietan parte hartuko du

2015-05-26
Osteguna, hilak 28, 19:15ean, Donostiako Joxe Mari Korta zentroan
 
Ertzaintzaren Zakur Unitateko kideek datorren ostegunean, hilak 28, parte hartuko dute Donostiako Joxe Mari Korta zentroan (EHU) egingo diren Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko XI. Jardunaldietan. Ertzainek, Zakur Unitateko buruzagiaren gidaritzapean, hezitako zakurren bidez pertsonak erreskatatzeko lanen alderdi nagusien gaineko hitzaldia eskainiko dute, eta erakustaldi praktikoen bidez azaldu lanean erabilitako baliabide teknikoetako batzuk.
 
Donostiako Udalak babestutako Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko IX. Jardunaldiak, maiatzaren 25etik 29ra egingo dira, arratsaldez, Donostiako EHUren Joxe Mari Korta eraikinean. Egun horietan, larrialdietako adituek hitzaldiak eta erakustaldiak eskainiko dituzte, larrialdi-egoeretan bete beharreko jardunbideak azaltzeko.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko