Berriak Osasuna
Eu

Jose Maria Armentia: «2014-2015eko Lan-Eskaintza Publikoa aurrera eramango dugu, lan egonkortasuna emango baitio milatik gora pertsonari»

2015.eko maiatzak 26

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak esan du sindikatuek azalpenak eman beharko dizkiotela euskal gizarteari, eta argitu ea zergatik ez dauden lan-eskaintza publikoaren alde, nahiz eta honek legezko gehieneko lanpostu kopurua –gainera, kontuan hartzeko moduko kopurua (1.014 lanpostu)-- , eskaintzen duen

 

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendari José María Armentiak adierazi du aurrera eramango dela 2014-2015eko lan-eskaintza publikoa, «ez gaudelako prest milatik gora lanpostu sortzeko eta finkatzeko aukera galarazteko».

2014-2015eko lan-eskaintza publikoari buruzko sektore-mahaiaren bilera monografikoa akordiorik gabe amaitu ondoren, Armentiak baieztatu du sindikatuek azalpenak eman beharko dizkiotela euskal gizarteari, eta argitu ea zer dela-eta nahiago duten lan-eskaintza publikorik ez deitzea, legez onartzen diren gehieneko lanpostu kopurua eskaintzen duen lan-eskaintza publiko bat deitzea baino (eta kontuan hartzeko kopurua da deitutakoa).

Osakidetzako arduradunak adierazi du adostasuna bilatu dutela, baina «ez dugula galduko Osakidetzan milatik gora lanpostu ateratzeko aukera. Horregatik, aurrera jarraitzen dugu prozesuarekin, gure erantzukizuna eta betebeharra delako. Gure helburua da oposizio-probak datorren udazkenean egin ahal izatea». Lan-eskaintza publikoak honako lanbide-kategoria hauek hartzen ditu: medikuak, erizainak, emaginak, fisioterapeutak, laborategiko teknikariak, erizaintzako laguntzaileak, administrari laguntzaileak eta zaindariak.

José María Armentiak berriz esan du negoziazio globala zabalik jarraitzen duela, eta foro horretan planteatu beharrekoak direla beste lan-eskaintza publikoak, bai eta egiteke dauden gainerako kontuak ere; baina azpimarratu du «ezin dela 2014-2015 lan-eskaintza publikoa gehiago atzeratu: hilabeteak eman ditugu horren inguruan negoziatzen, baina azterketak urte-amaiera baino lehenago egin nahi baditugu, erabakien garaiari amaiera eman eta izen emateko epea zabaltzen hasi behar dugu».

 

 

 Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzak 26

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Jose Maria Armentia: «2014-2015eko Lan-Eskaintza Publikoa aurrera eramango dugu, lan egonkortasuna emango baitio... http:…

  • @jeslarra
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Jose Maria Armentia: “la OPE 2014-2015 se va a llevar a cabo porque dará estabilidad laboral a más de 1.000 personas” htt…

  • @HUAospitalea
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    Jose Maria Armentia: “la OPE 2014-2015 se va a llevar a cabo porque dará estabilidad laboral a más de 1.000 personas” http://t.co/dt3IrTiYi7

  • @HUAospitalea
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    Jose Maria Armentia: «2014-2015eko Lan-Eskaintza Publikoa aurrera eramango dugu, lan egonkortasuna emango baitio... http://t.co/N5Mfp1idgF

  • @jdarpon
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Jose Maria Armentia: «2014-2015eko Lan-Eskaintza Publikoa aurrera eramango dugu, lan egonkortasuna emango baitio... http:…

  • @jdarpon
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Jose Maria Armentia: “la OPE 2014-2015 se va a llevar a cabo porque dará estabilidad laboral a más de 1.000 pers... http:…

  • @jdarpon
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Jose Maria Armentia: «2014-2015eko Lan-Eskaintza Publikoa aurrera eramango dugu, lan egonkortasuna emango baitio... http:…

  • @jdarpon
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Jose Maria Armentia: “la OPE 2014-2015 se va a llevar a cabo porque dará estabilidad laboral a más de 1.000 pers... http:…

  • @HUAospitalea
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    Jose Maria Armentia: «2014-2015eko Lan-Eskaintza Publikoa aurrera eramango dugu, lan egonkortasuna emango baitio... http://t.co/fvTqXGQKrm

  • @HUAospitalea
    2015.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    Jose Maria Armentia: “la OPE 2014-2015 se va a llevar a cabo porque dará estabilidad laboral a más de 1.000 pers... http://t.co/dt3IrTiYi7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)