Berriak Lehendakaritza
Eu

IREKIAk bere irudia berritu eta herritarren parte-hartzea sustatzen du.

2010.eko uztailak 08

Diseinu-aldaketa hau erabiltzaileen eskariari erantzunez egin dugu, nabigagarritasuna hobetzeko eta parte-hartzea errazteko.

Ageriagoa, intuitiboagoa eta parte-hartzaileagoa. Horrelakoa da IREKIAk gaur interneteko erabiltzaileen aurrean erakusten duen diseinu berria, herritarren parte-hartzea errazteko xedez. Errodajekoak izan diren lehen 5 hilabete igaro ondoren, eta, herritarrek parte hartzeko eta internauten eskariei erantzuteko xedez, Eusko Jaurlaritzaren web gune hau martxan jarri zueneko diskurtsoan esandakoarekin bat etorriz, IREKIAk itxura eraberritua erakusten du, web gunearen eremurik nagusiena herritarren parte-hartzeari dagokiolarik. Lehentasuna kokalekuari dagokionez, eta erraztasun handiagoa herritarrek beren proposamenak egiterakoan, edota Exekutiboak planteatzen dituenetan parte hartzerakoan. Baina, horrez gain, multimedia eduki gehiago ditu, fototekaren aldeko erronka garbia egin du eta, laster batean, Argazki artxibo fotografikoa erantsiko du. Diseinu berri honek, gainera, berrikuntza handi bat dakar berarekin: entzute aktiboa. Aste honetatik aurrera, herritarrek blog, foro, bitarteko eta sare sozialetan gai desberdinei buruz adierazten duten iritzia jasoko da, "aditu eta entzun" filosofiaren barruan; hau da, herritarrak esaten duen guztia jasoko da, nonahi esaten duelarik ere. IREKIAn, tresna hau erabiltzen jarrai dezazuen animatzen zaituztegu, eta herritarren eta administrazioaren artean harreman hobea ekar lezaketen hobekuntzak egiten jarrai dezazuen.

IREKIAren helbururik nagusiena, jaio zen une beretik aurrera, herritarren parte-hartzea izan da, gardentasunaren ondoren; horregatik dago, hain zuzen, web orriaren goiburuan. Ezkerraldean, herritarren kritika, balorazio eta iritziari Eusko Jaurlaritzako sail desberdinek egindako proposamenak daude, gai horietan herritarrek dituzten proposamenak eta hautabideak bildu eta aztertzeko. Jaurlaritzaren proposamenak izenaz bataiatu dugun atala, herritarrek beren iruzkinak ezezik, ekarpen zehatzak egin ditzaten diseinatu dugu; hau da, Jaurlaritzako Sailek herritarrei jakinarazten dizkien lege, dekretu, neurri edo ekimenen aurrean, herritarrek egin ditzaketen ekarpenak jasotzeko, alegia. Kasu honetan, honakoak daude nabarmenduak: Klimaren Aldaketaren Legearen proiektua, Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Plana, eta Osasun Publikoaren Lege aurreproiektua.

Erdialdean, herritar bakoitzak interesgarritzat jotzen dituen gaiei buruzko proposamenak biltzeko eremua dago. Berrikuntzarik nagusiena zera da, proposamena aurkezteko prozedura erraztu egin dela. Bi eratara egin daiteke: orain arte bezala, Berritzaileen Euskal Erkidegoaren bitartez, edota zuzenean, IREKIAren bitartez, PARTE HARTU botoia sakatuta.

Era batera zein bestera egindako ekarpen guztiak aztertuko dituzte Sailek, eta ekarpen horiek baloratu ondoren eman beharreko erantzun egokia aztertuko dute. Exekutiboak balia ditzakeen ideiak, hain zuzen, lege, neurri eta gobernu-dekretuak prestatu, diseinatu eta egituratzen dituzten lan-taldeen erabilpeneko materialei erantsiko zaizkie. Eta txertatze horren helburua da, herritarren ekarpen horiek, Exekutiboaren beraren lege, dekretu edo ekimenen osagai bihurtzea.

Parte-hartzeari eta lankidetzari gordetako eremu horren azpian, gardentasunaren eremua dago. Honetan argitaratuko dira Eusko Jaurlaritzarekin eta bere sailekin lotuta dauden eta herritarrentzat interesgarriak diren informazioak. Exekutiboak, "open government" filosofiari jarraituz, herritarren eskura jarriko ditu, gertatzen diren une berean, bere jarduera, plan eta asmoei buruzko informazio, datu eta agiri guztiak.
Berrikuntzak, jakina, egunetik egunera IREKIA aldera trafiko handiagoa sortzen duten sare sozialen eremua sustatu du. Sare sozialak dira, hain zuzen, Jaurlaritzaren jardueraren inguruko eztabaidak maizen garatzen diren eszenatokietako bat. Exekutiboaren jarduera ere sare horietara helarazten da; izan ere, kontuan hartuta herritar guztiek informazioa lortzeko ez dutela soil-soilik IREKIAra joko, bai Jaurlaritzak berak sortutako informazioa, bai bultzatutako neurriak edo legeak, eta bai herritarren iritziak eta ekarpenak sare sozialetan ere jasoko dira.

Gai honi gagozkiola, diseinu-aldaketak berrikuntza nabarmen bat dakar berarekin, eskuineko goiko aldean: entzute aktiboa. Eremu honetan jasoko dira internautek gai desberdinei buruz sarean uzten dituzten iritziak. Datozen hilabeteetan garatzen joango den, eta horretarako lehiaketa publikoa bultzatu duen tresna honi esker, Exekutiboaren jarduerarekin lotutako gaiei buruz herritarrek esaten eta irizten dutena jakin ahal izango du Jaurlaritzak. Baina horrez gain, Jaurlaritzaren jarduerarekin zerikusitik ez duten gaiei buruz sare sozialetan, foroetan, blogetan, komunikabideetan eta abarretan esaten dena jakiteko bidea emango dio. Herritarrek bide ugari dituzte esan nahi dutena jakinarazteko; horregatik, herritarren proposamenak jasotzeko xedez, IREKIAn prestatutako eremuez gain, orain "Entzute aktiboa" izeneko eremu hau zabaldu dugu, sarean sortzen ari den debatea jasotzeko. Eta Jaurlaritzak eremu horretako edukia erabiliko du bere eztabaida eta gogoetetan, hala nola araugintza eta legegintzako prozesuetan. Honen guztiaren helburua da, herritarrak beren iritzia ematen eta beren kezkak eta premiak adierazten ari diren gune guztietan, begiak eta belarriak ezartzea. Herritarrek erakutsitako interes handiari erantzunez, gaur-gaurko gaiei buruzko inkestak argitaratzen jarraituko dugu.

 

2 iruzkin
  • @egovanalytics
    2010.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter: RT @Irekia_News: Irekia renueva su imagen y potencia la participación ciudadana. http://bit.ly/9yXmrZ

  • @mikelotaegi
    2010.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter: Irekia se renueva en busca de mayor participación, suma calidad pero le falta claridad: http://bit.ly/9ODLA7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia