Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Unibertsitate tasak, 2015-2016 ikasturtean

2015-05-25

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, 2015-2016 ikasturteko unibertsitate tasen inguruko bere proposamenaren berri eman dio gaur goizez Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko kontseiluari.

Tasa eta prezio publikoak onartzeko eskudun izanik, Eusko Jaurlaritzaren proposamenak UPV/EHUn unibertsitate-ikasketen tasak ez igotzea aurreikusten du. Aurkeztutako txostenaz balorazio positiboa egin du Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko kontseiluak.

Erabaki honekin, Eusko Jaurlaritzak egungo prezioei eutsiko die datorren 2015-2016 ikasturterako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)