Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak alderdi politikoei akordioetara heltzeko deia egin die euskal instituzioek egonkortasuna izan dezatenEusko Jaurlaritzak alderdi politikoei akordioak lortzeko deia egin die, erakundeei egonkortasun handiagoa emateko

2015.eko maiatzak 26

Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du Euskadiren mapa politikoa egun «pluralagoa eta irekiagoa» dela eta oraingo erronka akordioak lortzea dela, erakundeei egonkortasun handiagoa emateko. Ildo horri jarraiki, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak, gobernu-kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, alderdi politikoei eskatu die akordioak lortzeko ahalegina egiteko eta egonkortasun instituzional hori udalei nahiz foru-aldundiei ere eskaintzeko. 

Eusko Jaurlaritzak adierazi du gustura dagoela hauteskunde-egunean lortutako partaidetza-mailarengatik, baita eguna normaltasunez igaro zelako ere. Bozeramaileak, horrez gain, adierazi du EAJk irabazi dituela hauteskundeak eta, horrenbestez, elkarrizketak egiten hasteko ardura duela gobernuak osa daitezen.

Bestetik, gaur jakinarazi dute Iñigo Urkullu lehendakariak Flandriara bidaiatuko duela ekainaren 1ean. Han, Flandriako Parlamentuko presidentearekin bilduko da eta Flandriako gobernuko presidenteak eta Iñigo Urkulluk Asmoen Deklarazio bat sinatuko dute bi herrialdeen arteko lankidetza indartzeko. Nazioartekotzeko Euskadi-Basque Country esparru-estrategiaren barnean, Flandria lehentasunezko herrialde gisa identifikatuta dago, industria-tradizio handia duelako eta abangoardiako posizioa duelako berrikuntzan. 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.05.26)

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)