Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak Gurs-eko kontzentrazio-esparrua bisitatu du

2010.eko uztailak 07

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, Espainiako gerra zibileko 6.500 euskal errefuxiatu barneratuta egon ziren Gurs-eko kontzentrazio-esparrua bisitatu du gaur (Frantzian, Oloron-etik gertu), demokrazia eta askatasunaren alde egitearren zeukan guztia galdu zuen belaunaldi bati gorazarre egiteko.

Sailburuak adierazi duenez, oroimen historikoa berreskuratzea ez da nostalgia hutsa, gaurkotasun osoa duen gaia baizik. Batetik, Espainian eta Europan faxismoaren aurka borrokatu ziren hainbaten nekeari zor zaiona aitortzeko eta, bestetik, guri gogorarazteko, basakeria berriro gertatu ez dadin, gure erakunde demokratikoei prestigioa eman behar diegula eta gure arazoei aurre egin beti elkarrizketa eta eztabaidaren bitartez baina inoiz ez indarkeria erabiliz.

Bisita hau, Terres de Memoires et Luttes (oroimen eta borroken lurrak) izeneko oroimen historikorako elkartearen gonbitari erantzuna da. Elkarteak, kontzentrazio-esparrura 1939an, duela 71 urte, heldu ziren errepublikako eta brigadakide erbesteratuen oroimena bizirik mantentzearen alde lan egiten du. Geroago, Gurs-ek holokaustoan ere zerikusia izan zuen handik abiatu baitziren Europa osoko milaka judu Auschwitz-eko sarraskitze-esparrura.   

Bisitaldia, goizeko 10:30ean hasi da, Oloron Sainte-Marie udaletxean egindako harrerarekin, eta, hantxe, herriko alkatea den Bernard Uthurry-k sailburuari eta Inés Ibáñez de Maezturi, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariari, ongietorria egin die.

Arratsaldean, euskal ordezkaritzak Oloronetik kilometro gutxitara dagoen kontzentrazio-esparrua bisitatu du eta lore-eskaintza egin du euskal errefuxiatuak kontzentrazio-esparruan egon zirela oroitzen duen plaka dagoen lekuan.

Iruzkin bat
  • 2010.eko abuztuak 08

    Es una medida excelente, que deerían seguir todos los países del mundo. Lamentablemente, en Argentina, vivimos tiempos violentos y confrontativos. Un saludo hermanos!.Cristina (Argentina)

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia