Berriak
Eu

Iñaki Martínez, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Kolonbian eta Oscar Barreto Quiroga, Kolonbiako Tolima Departamentuko Gobernadorearen arteko bilera.

2010.eko uztailak 07

 

2010ko Uztailak 1ean, Euskadiko Ordezkaria Kolonbian, Venezuelan eta Erdialdeko Amerikan, Iñaki Martínez, Kolonbiako Tolima Departamentuko Gobernadoreari bisita  egin zion. Bisitaldian Tolimako Gobernadoreak, Oscar Barreto Quiroga Jaunak, datozen urteotan bere departamentuan infraestrukturetan egingo diren plan estrategikoak eta garapenak azaldu zizkion geure ordezkariari.

Tolima 1.400.000 biztanle baino gehiago dituen Kolonbiako departamentua da, herrialdeko hiriburutik gertu. Alegia, Euskadin bizi diren Kolonbiar elkarteko bizilagun askok Tolimatik etorriak dira. Gehienak Gasteizen bizi dira orain. Tolimako Gobernadoreak datu hori azpimarratu zuen bileran eta Euskal Erakundei eskerrak eman nahi izan zien Tolimenseekin abegitsu izanagaitik.

Azkenik, Euskadiko Lehendakariari agur bero bat bidali nahi izan zion, eta Euskadira bisita bat egiteko gogoa eta asmoa jakinarazi zion Iñaki Martínez Ordezkariari.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Martínez, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Kolonbian eta Oscar Barreto Quiroga, Kolonbiako Tolima Departamentuko Gobernadorea