Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Lehenengo Arrano Arrantzalea itzuli da Urdaibaira

2015.eko maiatzak 22

Aranzadi Zientzi Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abian duen berreskuratze proiektuko lehenengo arrano arrantzalea Urdaibaira itzuli da

     Pasa den asteazkenean, Bizkaiko Foru Aldundiko basozainek eraztundutako arrano arrantzale bat ikusi zuten Urdaibaiko paduran. Urdaibai Bird center-eko teknikariekin kontaktuan jarri ziren Aranzadi Zientzia Elkarteak, Bizjaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin Biosfera Erreserban aurrera daraman berreskurapen proiektuaren barruan askatu izan diren indibiduoetako bat ote den jakiteko. Horren ondoren, determinatu ahal izan zen 2013an askatutako arrano arrantzaleetariko bat dela, indibiduo arra hain zuzen ere.

Jose Mari Unamuno (UBC Zuzendaria): "Hamabi kume Eskoziatik Urdaibaira ekartzen dira eta, bertan, askatu egiten dira euren garapena habia artifizialetan amaitu eta gero. Hau proiektuaren funtsa izango litzateke. Ondoren, euren hazkuntza bitartean, arrano gazteek Urdaibai euren jaioterri moduan hartzen dute, ondorioz, Erreserbara itzuliko direlarik heldu aroan. Hala eta guztiz ere, arrano gazteak independizatzen direnean, Afrika subsahariarrera jo behar dute, non ondoz ondoko bi negu igaroko dituzten. Hilkortasun tasa oso altua da lehenengo bi urte horietan, %80 ingurukoa. Hilkortasun tasa honen arrazoiak neguak gordetzen dituen arriskuak eta migrazioa bera dira, batez ere. Hau horrela izanik, indibiduo desberdinen heriotza gertatu izan da, bai elektrokuzio edota aerosorgailuen ondorioz, eta, baita ere, sare eta aparejuetan harrapatuta geratzen direlako".

    Itzulera hau oso garrantzitsua da, proiektuaren baitan indibiduo hau bere negupasako gunetik itzultzen lehenengoa izan delako. Posible da negua Senegalen, Malin edo Guinea Bissaun pasa izana eta, ia bi urteren ondoren, Urdaibai Bird Center-eko teknikariek hazi zuten gunera bueltatu izana. Arrano arrantzaleak heldutasuna hiru urte dituenean lortzen du, honen ondorioz, oraindik goiz da esateko proiektuak bere fruituak eman dituenik edota Urdaibain habia egingo duenik. Hala ere, oso posible da ar honek bere lurraldea ezartzea edota bikotekidea topatzea, horrela, udaberri bat edo bitan lehenengo Arrano arrantzaleen jaiotza gerta daitekeelarik Biosfera Erreserbaren barruan.

    Proiektuarentzako beste berri oso garrantzitsu bat ere badago. 2013an askatutako beste ar bati argazkia atera ahal izan zaio, FAPAS kontserbazio erakundeak Ribadeon duen estazio batean, Asturias eta Lugoren arteko mugan dagoen estuarioan hain zuzen. Espero da, kantabriar estuarioetatik ibili eta gero Urdaibaira bueltatzea, instintua jarraituz.

    Udaren hasieran, Urdaibai Bird Center-eko teknikoak Eskoziara bueltatuko dira beste arrano talde bat bertatik ekartzeko, ondoren, Urdaibaira ekartzeko. Modu honetan, indibiduo gehiagoren itzulera probabilitatea handituko delarik, proiektuaren arrakasta ziurtatu ahal izateko.

 

   Proiektuari buruzko informazio gehiagorako: www.birdcenter.org

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko