Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urdaibai: Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, “Elkarrekin” erakusketa inauguratzen du

2015.eko maiatzak 22
  • Euskal natura taldearen argazkiak,  gure  lurraldearen natur aberastasuna erakusten dutenak

 

  • Zabalik egongo da  abuztuaren 30 arte eta sarrera dohanekoa izango da

 

Busturia, 2015ko maiatzaren 22an

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturin kokatua eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa denak, gaur aldi baterako erakusketa bat inauguratu du: 'Elkarrekin: naturako elkarrekintzak'.

 

Eusko Jaurlaritzako ingurumen plangintzarako zuzendaria den, Amaia Barredoren hitzetan, Euskal Herriko  Biodibertsitatea eta organismo ezberdinek osatzen duten erlazioa erakustea  da erakusketa honen helburua. Espezie batzuen inguruarekin mimetizatzeko ahalmena  edo kolorea erabiliz beste harraparien espezi batzuei, beraien  arriskua erakusteko gaitasuna  bizirauteko estrategia bezala, dira erakusketa honetan partehartze duten zortzi argazkilarien lanak: Félix Aguado, Antton Alberdi, Pedro Ayerbe, Nano Cordovilla, Álex Iturrate, Iñaki Mezquita, José María Llavori, Luis Llavori y Félix Urrutia.

 

Irudi hauek, tamainu handiko formatuetan aurkeztuta daude (120x90 cm. y 70x50 cm.), eta animali hauek bizirauteko, bere  ingurunearekin erlazionatzeko eta forma eta kolorearekin egiten duten erabilera azaltzen duten panel batzuekin lagunduta doaz

 

Erakusketa abuztuaren 30 arte ikusgai egongo da eta aretora sarrera dohainekoa izango da. Erakusketa bisitatuko dutenek 30 argazki ikusgai izango dituzte, ugaztunetik hasi eta  intsektuetara, animalia itsastarrak, denak teknika ezberdinak erabiliz ateratakoak.

 

Lan hau Euskalnaturako kideen fruitua da, hauek naturaren  pasioa eta naturaren maitale sutsu batzuen  arteko nahasketa dira.

 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

Informazio gehiagorako:Roque Pérez-Agote. Tlfno: 94 687 04 02 / 688 695 317e-mail: oque.perezagote@torremadariaga.org

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)