
Euskadiko bi ikasle CONFINT Europako Gazteriaren Konferentzian parte hartzen ari dira, Bruselan
Barakaldoko Beurko Institutuan eta Iurretako Orobiogoitia Institutuan ikasten duten bi neska parte hartzen ari dira CONFINT 2015 Europako Gazteriaren bigarren Konferentzian. Ekitaldia Bruselako Eskualdeetako Batzordean egiten ari da, maiatzaren 19tik 23ra bitartean, “Zaindu dezagun planeta” lemapean.
Bi euskal ikasleak iragan azaroan Bartzelonan egindako estatuko konferentzia aukeratu zituzten, IRAES 21 Eskola Jasangarrien Sareko gazteak ordezkatzeko.
Guztira, Europako 14 herrialdetako 85 gazte parte hartzen ari dira, Europako milaka gazteren izenean, klima-aldaketari eta garapen jasangarriari buruzko gaikako tailerretan eta kultura anitzeko tailerretan.
Topaketa horretatik aterako dira, halaber, Klima Aldaketari buruzko Alderdien Konferentzian (COP 21) gazteen aldetik parte hartuko duten ordezkariak. Konferentzia Parisen izango da, 2015eko amaieran, eta espero da bertan mundu mailako akordio berri bat lortzea berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko.
Gazteen Nazioarteko Konferentzia (CONFINT ) parte-hartze prozesu global bat da, mundu osoko gazteak gonbidatzen dituena ardurak eta ekintzak eztabaidatzera eta adostera, planetaren hobekuntzaren inguruan hausnartzeko eta jarduteko. Euskadin, Eskola Jasangarrien IRAES 21 sareak CONFINT konferentzietan parte hartzen du, 12 ikastetxeren eta lehen hezkuntzako eta DBHko 1.200 ikasleren inplikazioarekin.
-
2015-05-22
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: 2 alumnas vascas participan en la Conferencia Europea de la #Juventud #CONFINT 2015 en Bruselas http://t.co/ExZQtwYMd9 -
2015-05-22
Comentario de Twitter:
2 alumnas vascas participan en la Conferencia Europea de la #Juventud #CONFINT 2015 en Bruselas http://t.co/ExZQtwYMd9 -
2015-05-22
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: 2 alumnas vascas participan en la Conferencia Europea de la #Juventud #CONFINT 2015 en Bruselas http://t.co/ExZQtwYMd9