Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Amaitu da lege honen aurreproiektuari buruzko ekarpenak aurkezteko fasea: Dopinari buruzko legeria Dopinaren aurkako Mundu Kodera egokitzeari buruzko Legea

2015-05-22

Lege honen bidez, Dopinaren aurkako Mundu Kode berrira egokituko da indarrean dagoen Dopinaren aurkako borrokaren 12/2012 Legea; eta Dopinaren aurkako Euskal Agentzia aitortuko da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren Legearen 10. artikuluan esleitutako eginkizunak garatzeko organo espezializatutzat.

Legea egitean, bidezko izapide eta txostenak egin ziren kontuan hartuta proposatutako arautzeak duen materia eta edukia, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera. Aipatu legearen 8. artikuluaren arabera, entzunaldi- eta jendaurreko informazio-izapidea bete zen, gaiarekin lotutako hainbat erakundek nahi beste ekarpen egin zitzaten. 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, baita Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ere, jendaurreko erakustaldiaren izapidea. Gainera, prozesu parte-hartzaile bat abiatu zen Irekia web orrian herritarren ekarpenak jasotzeko.

Jasotako alegazioak eta iruzkinak aztertu eta gero, behin betiko testua prestatuko da eta izapideak egingo dira Gobernu Kontseilura bidaltzeko eta hark onartzeko. 

==================================================================================================================

*Eusko Legebiltzarra

2018ko ekainak 07

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria pozik agertu da, Kirolean Dopajea Erabiltzearen Aurkako Legearen egokitzapena onartu delako

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/46567-consejero-cultura-politica-linguistica-bingen-zupiria-muestra-satisfaccion-por-aprobacion-modificacion-ley-contra-dopaje-deporte

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan