Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Europako eta Ipar Amerikako Biosfera Erreserben estrategia- eta kudeaketa-eredu gisa aukeratu dute Urdaibai

2015.eko maiatzak 22
  • Unescok EuroMab Batzarra egin du Estonian
  • Helburuak: ekosistemen biodibertsitatea eta zerbitzuak zaintzea; jasangarritasuna; zientzia eta hezkuntza sustatzea, eta klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko laguntzea

 Haapsalu/Estonia 15/05/22

EuroMab erakundean sartutako biosfera-erreserbak Unescoren mendeko dira; orain, haientzako estrategia-plan berri bat aurreratu dute eta Urdaibaik parte hartzen du, erreserba pilotu eta eredu gisa. Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko zuzendariak, Amaia Barredok, Urdaibai kudeatzeko sistemaren oinarriak azaldu dizkie 52 herrialde eta eskualdetan dituen homologoei. Sistemaren helburua da Urdaibaiko ingurune naturala iraunaraztea, bertako herrietako usadio eta erabilerekin bateragarri eginez.

Hala, Euskadik parte hartzen du egunotan Estonian egiten ari den EuroMab batzarrean. Europako eta Ipar Amerikako biosfera-erreserben plan estrategikoak datorren urtean onartuko dira, Liman (Peru), biosfera-erreserben hurrengo batzarrean.

Amaia Barredok azaldu duenez, «egunotan, MAB programaren estrategia berria aurkeztu da batzar honetan, hura kontsultatzeko eta ezartzeko. Orobat, komunikazio-plan berria onartuko da, zeinean Urdaibai Biosfera Erreserbak aktiboki lagundu baitu, jarduteko irizpideak eraikitzeko eta aztertzeko hautatu diren hiru erreserba pilotuetako bat denez».

Unescoren «Biosfera Erreserbak» programaren estrategia berriak 2025eko epemuga du. Estrategiaren oinarrizko ikuspuntua zera da: biosfera-erreserbetan bizi diren pertsonak elkarlanean aritzea, eremu horiek gero eta osasungarriagoak bihurtzeko», adierazi du Eusko Jaurlaritzako zuzendariak.

Estonian ezarritako lau helburu estrategikoek honako hauei egiten diete erreferentzia: ekosistemen biodibertsitatea eta zerbitzuak iraunarazteari, baliabide naturalen erabilera jasangarria sustatuz; jasangarritasunari berari; gizarte ekitatibo eta osasuntsu, eta ekonomia jori eta errukitsu bati; jasangarritasunaren sustapenari, garapen jasangarrirako zientzia eta hezkuntza direla bide; eta klima aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko laguntzari.

Amaia Barredoren aburuz, «Urdaibai Erreserbak proposamen berriak ekarri dizkio jarduteko planari, garapen jasangarrirako hezkuntza-tailer bat antolatuz. Tailerrean, Euskadik alor horretan garatutako jardunbide egokiak aurkeztu dira: esaterako, Eskolako Agenda 21 eta berau sustatzeko programak, bai eta duela gutxi Urdaibai erreserbarako onartutako planeko zenbait ekintzaren bidez sustatzen ari diren egitasmo eta programa berriak ere, gaikuntzarako, interpretaziorako, ikerkuntzarako eta hezkuntzarako». EuroMab kongresuan, halaber, Euskadiko Unescoko zuzendaria, Arantza Atxa, eta Urdaibai Biosfera Erreserbako zaintzailea, Paula Caviedes, egon dira.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrrantiaTar
    2015.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    Urdaibai, elegida como modelo para la estrategia y gestión de las Reservas de la de la Biosfera http://t.co/VCPQ2RoiPk

  • @eskatagorri
    2015.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @andercaballero: Urdaibai, modelo de estrategia y gestión de Reservas de la Biosfera de Europa y Norteamérica http://t.co/UewnW13Yhf htt…

  • @andercaballero
    2015.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Urdaibai, modelo de estrategia y gestión de Reservas de la Biosfera de Europa y Norteamérica http://t.co/UewnW13Yhf http://t.co/lnyXMMpIwE

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Paula Caviedes (Directora Conservadora Urdaibai), Arantza Atxa (Unesco)