Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

2014an, Jaurlaritzaren Azterketa Zerbitzuak ondasun materialei buruzko 2.800etik gora txosten eta ia 700 adierazpen egin zituen Euskadiko epaitegientzat

2015.eko maiatzak 22
  • Organo judizial zein fiskalek Eusko Jaurlaritzaren doako zerbitzu horri agindutako enkargu ohikoenak etxebizitza, ibilgailu, bitxi, altzari publiko eta abarretako kalte materialen balioztatzeak eta tasazioak dira.
  • Eusko Jaurlaritzak 1999 urtean sortu zuen Azterketa Zerbitzua; gaur egun, hiru bulego eta bederatzi langile ditu.

Eusko Jaurlaritzaren ondasun materialen azterketa-zerbitzuak 2.810 peritu-txosten egin zituen iaz Euskadiko organo judizial eta fiskalentzat; hau da, 2013an emandako txosten kopuru bera ia. Gainera, zerbitzuko profesionalek 685 epaietan deklaratu zuten; hots, adierazpen kopurua % 2,5 hazi da aurreko urtearen aldean.

Zerbitzuko adituek ondasun nahiz kalte materialak balioztatzeko ardura dute, bai eta Euskadiko organo judizial zein fiskalek eta doako justizia jasotzeko eskubidea dutenen abokatuek eskatzen dizkieten txostenak egitekoa eta epaiketetan deklaratzekoa ere.  Zerbitzuak honako hauen kalte materialei buruz egiten ditu azterketak maizkoenak: hain zuen, etxebizitza, bitxi, ibilgailu eta altzari publikoen kalte-materialei buruz (kale-argiak, bankuak, monumentuak, eraikinak, etab.). Eusko Jaurlaritzak 1999ko apirilean sortu zuen Azterketa Zerbitzua (*), gaur egun, Euskadiko hiru hiriburuetan ditu bulegoak eta 9 pertsona dihardu bertan lanean.

Datuak lurralde historikoen arabera begiratzen baditugu, ikus dezakegu zerbitzuak Bizkaian egiten dituela peritu-azterketa eta -adierazpen gehienak:

AZTERKETAK 

 

2013

2014

ARABA

462

399

BIZKAIA

1540

1609

GIPUZKOA

873

802

GUZTIRA

2.875

2.810

 

EPAIKETETAN ADIERAZPENAK

 

 

2013

2014

ARABA

117

157

BIZKAIA

472

437

GIPUZKOA

79

91

GUZTIRA

668

685

Gainera, zerbitzu horrek aztertzen eta balioztatzen ditu epaitegi dekanoetako ondasun-gordailuetan gordetzen diren ondasun materialak. Hain zuzen, Azterketa Zerbitzuak ezartzen du enkantean izango duten balioa. 2014an, zerbitzuak 1428 azterketa-txosten eman zituen halako objektuen balioa zehazteko.

ADITUEN AZTERKETAK

Azterketa Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren mendekoa da, baina lankidetza-harreman hertsia du Euskadiko gainerako sektore publikoarekin. Izan ere, organo judizialek espezializazio-maila altua behar duten azterketak eskatzen dituztenean, Azterketa Zerbitzuak herritarrentzat ere doakoak diren beste zerbitzu publikoetako profesionalei bideratzen dizkie eskaerak. Adibidez:

  • Ertzaintza: istripuak berreraikitzea, produktu faltsuak aztertzea, ibilgailuen matxura mekanikoak zehaztea, teknologia berriak erabili diren delitu-kasuak, argazkietatik abiatuta nortasuna zehaztea, etab.
  • Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Unitatea: jolas-makinak manipulatzen dituzten pertsonak iruzurtutako zenbatekoak zehaztea.
  • Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua: gorputzeko kalteak aztertzea, bai eta, besteak beste, traumatologia edo psikiatria arloko azterketak egitea ere.
  • OSALAN- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
  • Uraren Euskal Agentzia

  

BIDERATUTAKO AZTERKETAK

 

2013

2014

ARABA

172

144

BIZKAIA

300

299

GIPUZKOA

122

131

GUZTIRA

594

574

 

Azkenik, organo judizial eta fiskalek eskatutako azterketek esparru jakin bat oso ondo ezagutzea eskatzen badute, zerbitzuak kanpo-profesionalei bideratzen dizkie: esaterako, enpresen kontu-ikuskatzeak, informatika-azterketa oso konplexuak eta zenbait bitxi eta artelanen balorazio zehatza.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)