Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2015/05/28)

2015.eko maiatzak 28

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, hidrokarburoen lege berriaren inguruan. Legez besteko proposamenari dagokionez, behin betiko ebaztea maiatzaren 7ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (10\11\02\01\0758)
1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Arartekorako hautagaien bateragarritasun-egoeraren gainean egina. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, Arartekoaren izendatzea. (10\14\01\00\0001)
2. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, justiziaren jarduerari izen ona kentzeari eta presioa jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0141)
3. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, lehendakariak Espainia osorako defendatzen duen estatu-ereduari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0142)
4. Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Ertzaintzaren antolaketari eta 2016 Ortzimuga planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0143)
5. Mozioa, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, telelaguntzako euskal zerbitzu publikoaren egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0131)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ikusteko desgaitasun akutua duten pertsonentzako aparkatze-txartelei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0771)
7. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, frankismoak sortutako bortxazko desagertzeen biktimek merezi duten egia, justizia eta erreparazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0640)
8. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, bideko indarkeriaren kontra borrokatzeko eta indarkeria horren biktimak hobeto babesteko beharrezko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0753)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)