Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Jaurlaritzak kalitatezko turismo jasangarria bultzatzen duela esan du Tapiak

2015-05-20

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak gaur eguerdian inauguratu du Donostiako NH Collection Aranzazu hotela, bertako zuzendari Cuque Illarekin eta NH Hotel Group taldearen Espainiako, Portugaleko eta Andorrako zuzendari nagusi Hugo Rovirarekin. 

Ekitaldian, sailburuak azpimarratu du «turismo-jarduerak bere lekua finkatu duela Euskadiren susperraldi ekonomikoan». Iragan Aste Santuan sarrerak % 10 hazi izana, eta gau-igarotzeak % 9 baino gehiago, horixe berrestera datorren azken datua da. Arantxa Tapiak azaldu du turismo-sustapena luzaroagoan landu duten guneetan lortu direla datu hoberenak. Adibide gisa, Donostia: ostiral santuan, % 93,3 izan zen logelako okupazio-maila.

Sailburuak ziurtatu du «badugula bisitari gehiago hartzeko gaitasuna», baina zeregin horretan «kontrolez» jardutea dela gakoa. Eusko Jaurlaritza lanean dabil Euskadi turismo-helmuga adimenduna, jasangarria eta kulturala izan dadin; zentzu horretan, Arantxa Tapiak positibotzat jo du NHren moduko enpresek «bisitaria zaintzea»ren alde egiten duten apustua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)