Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urdaibaiko Biosfera erreserbaren kudeaketa, Estoniako EuroMAB konferentzian

2015.eko maiatzak 20
  • Unescok antolatutako nazioarteko topaketa: «Biosfera erreserbak: ondaretik, berrikuntza jasangarrira»
  • Amaia Barredo: «Urdaibai zaintzeko, jendarteratzeko eta aztertzeko estrategia iraunkorra garatzen dugu, eta horri esker, erreserbari iraunarazten laguntzen diogu, bai eta gizarteari erreserbaz gozatzen ere» .

 

Haapsalu/Tallin 15/05/20

Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Biosfera erreserba kudeatzeko darabilen moldea EuroMAB-2015 Konferentzian, «Biosfera erreserbak: ondaretik, berrikuntza jasangarrira» izenburupean, azaldutako ereduetako bat izan da. Konferentzia Estoniako Batzorde Nazionalak antolatu du, Unescorentzat eta Biosfera-MAB erreserben mundu-sarearentzat, maiatzaren 19tik 23ra, Haapsalun (Estonian).

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Plangintzako zuzendariak, gaur goizean azaldu die topagunean elkartu diren herrialde eta eskualdeetako ordezkariei Urdaibaien «erreserba zaintzeko, jendarteratzeko eta aztertzeko estrategia iraunkorra garatzen dugula, eta horri esker, erreserbari iraunarazten laguntzen diogula, bai eta gizarteari erreserbaz gozatzen ere».

MAB Eskualde Sareen artean, EuroMAB da handiena eta zaharrena: 52 herrialde biltzen ditu (horien artean, Kanada eta AEBak) eta 289 biosfera-erreserba hartzen ditu barruan. EuroMAB koordinatzen duten MAB Batzorde Nazionalek eta biosfera-erreserbek bilerak egiten dituzte, bi urtero, 1986tik.

 Amaia Barredoren hitzetan «MAB programak biosferako baliabideen erabilera jasangarria eta zaintza sustatzen du, bai eta pertsonen eta haien ingurunearen arteko harremana hobetzen ere; gaur egungo ekintzek biharamunean izango duten eragina aurreikusten du, eta, horrenbestez, pertsonek baliabide naturalak eraginkorki –bai gizadiaren bai ingurumenaren ongizaterako– kudeatzeko duten gaitasuna areagotzen du».

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak (Bizkaia) 22.040 hektareako azalera du. Hogei udalerri daude bertan, eta dentsitatea, batez beste, 154 bizt/km2 da; EAEkoa (301 bizt/km2) eta Bizkaikoa (514 bizt/km2) baino askoz ere txikiagoa.

MAB programak, Biosfera Erreserben Munduko Sarean nazioartean aintzatetsitako guneak dituenez ardatz, gizakiaren jardunak eta jarduera naturalek biosferan eragiten dituzten aldaketak identifikatzen eta aztertzen ditu, bai eta aldaketa horiek gizakiengan eta ingurumenean sortzen dituzten ondorioak, batez ere, klima-aldaketaren testuinguruan; halaber, proposatzen du ekosistema ia naturalen eta prozesu sozio-ekonomikoen arteko elkarreragin dinamikoak aztertzea eta erkatzea, batez ere, aniztasun biologikoaren eta kulturalaren galera azkarraren testuinguruan, zeren delako galerak ustekabeko ondorioak eragin baititu ekosistemek gizakien ongizaterako oinarrizkoak diren zerbitzuak emateko duten gaitasunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Paula Caviedes