Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 47 milioi europaren laguntzetarako deia egin du NPB-ren baitan. (2015-05-19(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko maiatzak 19

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Helburua: Nekazaritza-politika erkidean (PAC) sartutako zuzeneko diru-laguntzen erregimena betearazteko finantzaketa.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak, maiatzaren 19an egindako azken kontseiluan, NPB Nekazaritza Politika Bateratuaren baitako laguntza zuzenen deialdia onartu du 2015erako. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren Aginduaren arabera, kalkulatu da 2015eko ekitaldi honetako laguntzetarako 47 milioi euro bideratzea; zenbateko osoa Nekazaritzako Bermerako Europar Fondoaren kargura finantzatuko da (FEAGA) eta exekutibo autonomoaren erakunde ordaintzailearen bitartez gauzatu.

Zenbateko horretatik, 26 milioi oinarrizko ordainketari dagozkio, 14 milioi ingurumenerako onuragarriak diren praktikak aplikatzeagatiko "ordainketa berdea"-ri, eta gainerakoa nekazaritzan hasten diren nekazari gazteei eta ustiategi txikien erregimen sinplifikatuari.

Interesdunek eskaerak ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Foru Aldundien menpe dauden Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan, esakerarekin batera ustiategiaren lursail guztien eta haien erabileren zerrenda ere aurkeztuta. Behin proposamenak aztertuta, Erakunde ordaintzaileak laguntzak ordaintzeari ekingo dio abenduaren 1etik aurrera, Europako araudiak xedatzen duenari jarraituta.

Nekazaritza Politika Bateratuaren laguntza zuzen hauen helburua da belaunaldien arteko erreleboa sustatzea, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritza praktikak bultzatzea, zailtasunak dituzten sektore edo eskualdeetan ekoizpen maila jakinei eustea eta nekazari txikien karga administratiboa murriztea.

2014ko datuak
2014ko ekitaldian honela gauzatu dira NPBren laguntzak:

  • Ordainketa bakarra: 10.686 onuradun
  • Abeltzaintzako Primak: 8.637 abeltzain onuradun,
  • Prima izan duten abereak (behi ume-hazleak): 36.472
  • Prima izan duten abereak: 206.923
  • Hildako abereak: 10.770

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau