Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioa arautzen duen Dekretua. (2015-05-19(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko maiatzak 19

Dekretua, Unibertsitateetakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola garraioa, hezkuntza gaietan eskumena duen sailak finantzatua, arautuko duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, unibertsitatez besteko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola garraioa arautzen duen Dekretua onartu du gaurko bileran.

Lehen aldiz arautu du Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hau xedapen orokor baten bidez. Dekretuak, orain arte egin izan den eran, zerbitzuaren segurtasuna lehenesten du, eta berau erabiltzeko berdintasun eta ekitate printzipioak babesten ditu. Ikastetxe publikoetako 24.000 ikasle garraiatzen dira egunero, hezkuntzarako sarbidearen unibertsaltasuna bermatzen duen zerbitzu osagarri honen bidez. Horretarako, 500 ibilbidetik gora koordinatzen dira, 521 zaintzaileren lanarekin eta urteko 26 milioi euroko kostuarekin.

Dekretuak jasotzen dituen berrikuntza nagusien artean, aipatzekoa da aurrerantzean batzorde tekniko batek baloratuko dituela salbuespen kasuak, arreta berezia eskatzen duten kasuak -eta orain arte aurreikusi ez direnak- ere artatu ahal izateko helburuz.

Era berean, Dekretuak garraiorako eskubidea jasotzen du batetik, eta garraiatuak izateko balizko baimenak bestetik, plaza libreak izan daitezkeen kasuetarako. Azken hauei dagokienez, lehenetsiko diren aspektuak hauek dira:

Zaintza partekatua duten familiak
Emakumeen aurkako biolentzia jasan duten amen seme-alabak

Bestalde, Administrazioak beste ikastetxe batera bideratutako ikasleen kasuan ere, ikasle hauei eta beren neba-arrebei garraio-eskubidea aintzat hartuko zaie, nahiz eta ikastetxe horretan garraio-eskubidearekiko baldintza orokorrak ez bete.

Honekin, Legebiltzarrean adostutakoa betetzen da, egiaztatu den kasuistika zabalari arreta emateari dagokionean. Era berean, Dekretu honen bidez, zerbitzu osagarri honen arautze global eta orokorra ere egin da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau