
2014an, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko ekipo forentseek 28.465 espediente ireki zituzten eta 3.852 epaiketatan deklaratu zuten
- Iazko memorian jasotako datuen arabera, Euskadin indarkeriazko 428 heriotza egon ziren; horietatik, 9 soilik izan ziren giza-hilketak. Delitu-mota hori etengabe egin du behera 2005az geroztik.
- 2014an, behera egin dute, halaber, lan- eta trafiko-istripuengatiko heriotzak direla-eta egindako autopsiak.
- Gainera, sexu-erasoen 242 kasu aztertu ziren (% 20,25 gehiago, aurreko urtearen aldean) eta gora egiten jarraitzen du koadro psikiatrikoetatik eratorritako esku-hartzeen kopuruak; bereziki, generoko eta etxeko indarkeriarekin zerikusia dutenak.
Eusko Jaurlaritzako eledun eta Administrazio Publikoko eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen (AMEE) zuzendari Carlos Cuberok gaur goizean aurkeztu dute AMEEaren 2014ko Memoria. Ekitaldi horretan izan da, halaber, Justizia Administrazioko zuzendaria, Jon Uriarte.
Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak bi zerbitzu nagusi eskaintzen ditu:
- Klinika Zerbitzuak magistratu zein fiskalek eremu penalean eta zibilean eskatzen dituzten azterketa teknikoak egiteko ardura du: lehenengoan, trafiko-, lan- eta etxe-istripuetan, erasoetan, genero-indarkeriako kasuetan etab. eragindako lesioak aztertzen ditu; bigarrenean, funtsean, desgaitasunak eta barneratzeak.
- Auzitegiko Patologia Zerbitzuak heriotzen kausak eta formak aztertzen ditu, gertakariak ikertzeko eta berreraikitzeko. Hain zuzen, honako azterketa hauek egiten ditu: begizko azterketa, hilotza altxatzea, dagokion autopsia, bai eta azterketa nekropsikoak ere, heriotza naturalen kasuan.
- Eta Laborategi Zerbitzua analisi kimiko-toxikologikoak eta dagozkien adituen txostenak egiteaz arduratzen da, AMEE osoari estaldura emanez.
KLINIKA ZERBITZUA
2014an, AMEEk 28.465 espediente ireki zituen: 2013an baino % 16,67 gehiago. Gainera, % 5,37 goratu ziren auzitegiko profesionalek epaiketetan egindako adierazpenak: 2014an, Euskadin egindako 3.852 epaiketetan deklaratu zuten aditu profesional gisa.
Iazko datuak eta 2013koak alderatzen baditugu, honako hau ondorioztatu dezakegu:
- % 35 goratu dira psikiatriako patologiak agertzen dituzten biktima nahiz biktimagileei egindako balorazioak. Haien artean, etxeko (% 58,79) eta generoko (% 37,93) indarkeriako kasuekin lotura duten pertsonei egindako azterketak igo dira gehien.
- % 20,25 igo dira sexu-erasoengatiko espedienteak.
- % 38,37 igo dira heriotzarik gabeko lan-istripuengatiko txostenak.
- % 23,26 goratu dira heriotzarik gabeko trafiko-istriputan nahastutako pertsonei azterketak.
- % 16,98 goratu dira toxikologia-koadroak agertzen dituzten pertsonei azterketak.
- % 20,93 jaitsi dira laguntzailerik gabeko adingabeen adina zehazteko azterketak.
EUSKADI
|
2013 |
2014 |
% |
Zirkulazio-istripua |
4839 |
6306 |
+23,26 |
Lan-istripua |
106 |
172 |
+38,37 |
Halabeharrezko istripua |
233 |
341 |
+31,67 |
Genero-indarkeriako erasoa |
894 |
892 |
-0,22 |
Etxe-indarkeriako erasoa |
486 |
512 |
+5,08 |
Sexu-erasoa |
193 |
242 |
+20,25 |
Oinarrizko erasoa |
8520 |
9540 |
+10,69 |
Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
1113 |
1793 |
+37,93 |
Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
307 |
745 |
+58,79 |
Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa |
846 |
652 |
-29,75 |
Kasu psikiatriko orokorra |
4670 |
5402 |
+13,55 |
Toxikomania |
895 |
1078 |
+16,98 |
Adina argitzea |
104 |
86 |
-20,93 |
Inkomunikatuta dauden atxilotuak |
0 |
3 |
+100 |
Ardura Medikoak |
37 |
43 |
+13,95 |
Bestelakoak |
477 |
658 |
+27,51 |
GUZTIRA |
23.720 |
28.465 |
+16,67 |
LURRALDEKA
|
|
ARABA |
|
BIZKAIA |
|
GIPUZKOA |
||||||
|
2013 |
2014 |
% |
|
2013 |
2014 |
% |
|
2013 |
2014 |
% |
|
Zirkulazio-istripua |
|
659 |
572 |
-13,20 |
|
2943 |
4438 |
+33,69 |
|
1237 |
1296 |
+4,55 |
Lan-istripua |
|
22 |
13 |
-40,91 |
|
47 |
130 |
+63,85 |
|
37 |
29 |
-27,59 |
Halabeharrezko istripua |
|
34 |
41 |
+20,59 |
|
137 |
228 |
+39,81 |
|
62 |
72 |
+13,89 |
Genero-indarkeriako erasoa |
|
171 |
151 |
-11,70 |
|
445 |
417 |
-6,71 |
|
278 |
324 |
+14,20 |
Etxe-indarkeriako erasoa |
|
99 |
97 |
-2,02 |
|
215 |
191 |
-12,57 |
|
172 |
224 |
+23,21 |
Sexu-erasoa |
|
54 |
54 |
|
|
97 |
138 |
+29,71 |
|
42 |
50 |
+16 |
Oinarrizko erasoa |
|
949 |
963 |
+1,48 |
|
5321 |
6417 |
+17,08 |
|
2250 |
2160 |
-4,17 |
Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
|
95 |
108 |
+13,68 |
|
488 |
1233 |
+60,42 |
|
530 |
452 |
-17,26 |
Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
|
29 |
48 |
+65,52 |
|
167 |
533 |
+68,67 |
|
111 |
164 |
+32,32 |
Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa |
|
185 |
157 |
-15,14 |
|
480 |
339 |
-41,59 |
|
181 |
156 |
-16,03 |
Kasu psikiatriko orokorra |
|
753 |
661 |
-12,22 |
|
3064 |
3845 |
+20,31 |
|
853 |
896 |
+4,80 |
Toxikomania |
|
100 |
78 |
-22 |
|
455 |
719 |
+36,72 |
|
340 |
281 |
-21 |
Adina argitzea |
|
33 |
35 |
+6,06 |
|
57 |
42 |
-35,71 |
|
14 |
9 |
-55,96 |
Inkomunikatuta dauden atxilotuak |
|
0 |
0 |
|
|
0 |
3 |
+100 |
|
0 |
0 |
|
Ardura Medikoak |
|
3 |
3 |
|
|
24 |
29 |
+17,24 |
|
10 |
11 |
+9,09 |
Bestelakoak |
|
44 |
72 |
+63,34 |
|
315 |
431 |
+26,91 |
|
118 |
155 |
+23,87 |
GUZTIRA |
|
3230 |
3053 |
-5,48 |
|
14255 |
19133 |
+25,50 |
|
6235 |
6279 |
+0,70 |
AUZITEGIKO PATOLOGIAKO ZERBITZUA
2014an, auzitegiko patologia-zerbitzuak 889 espediente ireki zituen; hau da, 2013an baino % 9,22 gutxiago. Espediente gehienak (% 48,14) indarkeriazko heriotzak izan ziren: 428.
Lurraldeka, Bizkaian gertatu ziren indarkeriazko heriotza kopuru gehienak: 266, guztizkoaren % 62,14.
2014 |
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
INDARKERIAZKO HERIOTZAK |
57 |
266 |
105 |
428 |
% |
% 13,31 |
% 62,14 |
% 24,53 |
% 100 |
Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak 2014an erregistratutako indarkeriazko heriotzen arrazoiei dagokienez, honako datu hauek dira nabarmentzekoak:
- Giza-hilketen kopurua % 55,56 jaitsi da. 9 giza-hilketa 2014an, 2013ko 14 giza-hilketen aldean.
- Trafiko-istripuengatiko heriotzetako autopsia kopuruak beherakada garrantzitsua izan du: % 117,14 jaitsi da. 35 hildako 2014an, 2013ko 76en aldean.
- Lan-istripuengatiko heriotzetako autopsia kopuruak % 6,67 egin du behera. 15 hildako 2014an, 2013ko 16en aldean.
EUSKADI
|
ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK |
HALABEHARREZKO ISTRIPUAK |
LANEKO ISTRIPUAK |
SUIZIDIOAK |
ERAILKETAK |
AZTERLANA |
ARGITU GABEAK |
2013 |
76 |
186 |
16 |
178 |
14 |
25 |
15 |
2014 |
35 |
188 |
15 |
175 |
9 |
40 |
11(*) |
% |
-117,14 |
+1,06 |
-6,67 |
-1,71 |
-55,56 |
+37,50 |
-36,36 |
(*) Dagoeneko badakigu, argitu gabeko 11 heriotzetatik, 6 indarkeriazkoak izan zirela.
ARABA
|
ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK |
HALABEHARREZKO ISTRIPUAK |
LANEKO ISTRIPUAK |
SUIZIDIOAK |
ERAILKETAK |
AZTERLANA |
ARGITU GABEAK |
2013 |
18 |
27 |
2 |
24 |
2 |
8 |
5 |
2014 |
5 |
21 |
3 |
25 |
1 |
1 |
3 (*) |
% |
-260 |
-28,57 |
+33,33 |
+4 |
-100% |
-700 |
-66,66 |
(*) Argitu gabeko hiru heriotzetatik, bi indarkeriazkoak izan ziren.
BIZKAIA
|
ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK |
HALABEHARREZKO ISTRIPUAK |
LANEKO ISTRIPUAK |
SUIZIDIOAK |
ERAILKETAK |
AZTERLANA |
ARGITU GABEAK |
2013 |
34 |
116 |
6 |
89 |
10 |
8 |
2 |
2014 |
19 |
125 |
5 |
106 |
7 |
11(*) |
10 |
% |
-78,94 |
+7,2 |
-20 |
+19,10 |
-42,85 |
+27,27 |
+80 |
Ikertu diren 11 autopsietatik, 4 indarkeriazko heriotzagatik izan dira.
GIPUZKOA
|
ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK |
HALABEHARREZKO ISTRIPUAK |
LANEKO ISTRIPUAK |
SUIZIDIOAK |
ERAILKETAK |
AZTERLANA |
ARGITU GABEAK |
2013 |
24 |
43 |
8 |
63 |
2 |
7 |
8 |
2014 |
11 |
42 |
7 |
44 |
1 |
32 |
0 |
% |
-118,18 |
-2,38 |
-14,28 |
-43,18 |
-100 |
+78,12 |
|
DATUEN BILAKAERA
Klinika zerbitzuak 2010 urtetik hona egin dituen esku-hartzeak aztertuz gero, ohar gaitezke arian-arian gora egiteko joera duela koadro psikiatrikoak agertzen dituzten pertsonen kopuruak. Bereziki deigarria da kasu psikiatriko horien gorakada genero-indarkeriako (% 61,10) eta etxeko indarkeriako (% 31,90) delituekin zerikusia duten kasutan. Era berean, AMEEk goranzko bilakaera ikusten du toxikomaniengatiko esku-hartze kopuruan (% 23,13).
Ostera, urtez urte, datuek erakusten dute pixkanaka behera egiten duela ekipo forentseek laguntzailerik gabeko adingabeen adina zehazteko esku-hartu beharreko kasuen kopuruak: hain zuzen, % 148,10 beheratu da lau urtetan.
Patologia Zerbitzuak aztertutako heriotzei bagagozkio, 2005etik hona, beheranzko joera agertzen du indarkeriazko heriotzengatiko autopsien kopuruak (% 33,11). Halaber, ohar gaitezke nabarmen murriztu direla, azken hamar urteetan, trafiko-istripuek eragindako heriotzak (% 196,59), laneko istripuek eragindakoak (% 99,31) eta giza-hilketak (% 69,55).
AUZITEGI MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA
2001. urtean sortu zen Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea, nahiz eta sortzeko dekretua 1998. urteko abendukoa izan. Eusko Jaurlaritzak kudeatu eta finantzatua da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaile, magistratu, fiskal eta epaimahaiei laguntza eskaintzen die. Horiek eskatzen dizkioten peritu-txosten mediko-legalak egitea du bere eginkizuna.
Gaur egun 128 profesionalek dihardute AMEEn lanean: 55 auzitegi-medikuk, 42 administrarik, 12 autopsia-laguntzailek, 2 fakultatibok, 6 psikologok, 4 gizarte-langilek eta laborategiko 7 teknikarik, hain hain zuzen.